Hau erantzuteko neukan, Bai, gu pare bat aldiz han jotakoak gara. ;-)
Baina argitzeagatik: ez da espontaneoen taberna bat, aurrez Lourokin adostuta kontzertuak antolatzeko tokia baizik, ordainketa baten truke. Nik proposatzen notzuna da, astegun arratsalde batean 4-5 bezero daudenean bertan agertu eta dezibelio horrek probatzea, esperimentu zientifiko moduan. Kontzertua eman nahi badozu hurrengo baterako adostu zeinke Lourokin, ondo ikasitakuan ;-) Gari Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt. 11(a), ig. (20:30)): > Zelako itxura ona. :-) Seguru zeu horko habituala zarala Gari, bakarrik > edo Melissa & The Jacksekin. Hain zuzen be, hamen ez baiña Galizian ondiok > nahikua korrientia da hori (musika bako tabernak, espontaneuekin jo ta jo). > Ez dakadaz ahaztutzeko "Heicho de Dar Queridiña" taberna enxebria (Anceu) > eta Adolfona (Canovas, Rodrigo eta Guzmanen laguna) Bueun. Horra be juan > biharko gara ba. Baiña neuk hor albokia jotzeko, Louron laguna egittiaz > aparte, HOBETO ikasi biharko neuke, jajaja... > > **** > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA > > 2026/1/11 12:04(e)an, Gari Araolaza igorleak idatzi zuen: > > Aupa Oier! > > Alfonek azaleratutakoez gain, esango nuke telefonoetako dezibelio > neurgailuak ez direla oso fidagarriak. Bolumen maila baxu batekin agian > bai, baina puntu batetik aurrera uste dot telefonoaren mikrofonoa saturatu > eta neurketak kakaztu leikezela. > > Sordina horren efektua tajuz neurtu nahiko bazenu, hemen gomendio bat: > > Durangon bada "The 80's" izeneko taberna tematiko bat, galiziar jatorriko > Ondarrutar batek kudeatutakoa, garai batean Ondarroan taberna eukitakoa > bera. Gaineko bizilagunen eskaeragatik dezibelioak neurtu (eta musika > aparatua blokeatzeko) tresna bat jarrita dauka tabernan, eta bezero guztiek > daukate neurgailu hori bistan. Aukera daukazun egun batean handik pasa > zeinke alboka eskuan, tabernako aire otxentiarraz gozatu, Louro-ren lagun > egin (hala dauka abizena Ondarrutarrak) eta neurgailu fidagarri batekin > probatu zeinke sordina horren efektua. > > https://the80sdurango.com/ > Arriluzea kalea, 15, 48200 Durango > > Laster arte > > Gari > > Hau idatzi du Alfonso Guillo ([email protected]) erabiltzaileak > (2026 urt. 9(a), or. (17:25)): > >> Aupa, Oier! >> Baliteke sordinak frekuentzia batzuk jatea, mututzea, eta beste batzuk >> ez, eta beste hauek dezibelioak neurtzeko aplikazioari antzeko indarra >> ematea. >> Baxu bati grabeak behetik ebakiz gero, >> gauza bera gertatuko litzatekeela iruditzen zait, ez litzateke burrunba >> eraikuntzako solidoetatik zabalduko, baina gelan eta inguruan oraindik >> nahiko ozen adituko litzateke. >> Ez dakit balioko dizun… >> Edonola ere, zeure esperientziak balio du edozergatik izanik ere. >> Eutsi albokari!!! >> > El 9 ene 2026, a las 16:49, Oier Gorosabel Larrañaga < >> [email protected]> escribió: >> > >> > Ieup! >> > >> > Hamen musikero eta farandulari batzuk dagozela aprobetxauta, galdera >> tekniko bat. 🙂 >> > >> > Albokiandako sordina bat egitteko aprobak egitten nabil. Nere ustez, ba >> dabil: albokia hutsian jotzen dotenian, ESKANDALO PUTIA DA. Sordiniakin >> joten dotenian, ostera, soiñua nabarmen motelagua da eta auzokidiak ez >> jataz etortzen kutxilluekin ni hiltzera. >> > >> > BAIÑA: inbento zoragarri honen utilidadia neurtu nahi dotenian, >> telefonuan ipiñi doten dezibelio-neurtzeko-aplikaziñuak balore BARDIN >> BARDIÑA emoten dau, sordiniakin zein sordina barik. WTF??? Dezibeliotan ez >> badira, ze parametrokin neurtu biharko neuke sordinian efektua? >> > >> > -- >> > **** >> > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA >> > >> > >> > >> > ________________ >> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
