Barka, Iturri. Aitzakia: esaldian aurretik idatzitako “urrutiagokoa” horren errua izan da, edota txatxatxa-alzheimerrarena, inola ere ez nirea.😱 Fonema berdinak dituzte “Urrutia”k eta “Iturria”k; gainera, mendebaldean ere ibiltzen garenok ez ditugu “u” eta “i” zorrozki bereizten: ule/ile, hiri/huri, urun/irin…
Bide batez: Arasoko beilatokian izan naiz berriki. Inguru hartan jaiotako Manterola “Poto”rekin pasieran, Zapatazar baserrira iritsi ginen. Izenak harritu ninduen. Eibarren badituzte Umaio, Ezkaregi, Kutunegieta… Neutroagoak, deskribatzaileagoak, edo alde positiboa nabarmentzen dutenak. Zapatari zahar-etik etorriko da ziurrenik Zapatazar, Zapatari berri bat ere badago-eta. Edozelan ere, Zapatazar utzi dute. Egia bada ere litekeena dela Zapatazar hori esanguratsua ez izatea, salbuespena eta kasualitatea baino, hala ere azalpen mamitsuren bat eman ahalko diguzu beharbada, Irun-Lezoko eta Eibarko baserritarren psikologiaren kontrastea hobeto ezagutzeko. Hau idatzi du Mikel Iturria ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (07:39)): > Ongi etorri, Ana! > > Beste irundarrak aldatu dit abizena, baina tira. > > Mikel Iturria (iturri) aparatuaren beste aldean. > > Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) > erabiltzaileak (2026 urt. 8(a), og. (13:36)): > >> Ongi etorri Ana! >> >> Ni neu Lekeitioko diasporan bizi naiz, eta ez naiz Eibarrera sekula >> juaten, beraz komunidade hau da nere kontaktu puntu ixa bakarra. Posta >> zerrendak ez dagoz modan ez, sare sozialen bat-bateko (eta ganora bako) >> komunikaziño moldian aldian, baiña tira. Batzuk modetatik kanpo bizitzeko >> zaliak gara. 😉 >> >> **** >> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA >> >> 2026/1/7 13:09(e)an, Luistxo Fernandez igorleak idatzi zuen: >> >> Aspaldiko partez, harpidedun berria dugu zerrendan, Ana. >> >> Aurkezpen hau bidali digu: >> >> Izena Ana Abizena Lopez E-posta [email protected] Aurkezpena Euskal >> kulturarekin lotuta nago, eta Eibarreko komunitatearekin harremanetan egon >> nahi dut. >> Ongi etorri Ana. Aspaldi honetan ez dago mugimendu askorik hemendik... >> Nik ere, Eibartarrak zerrendaren kudeatzaile izan arren, ez dut askotan >> parte hartzen, horixe egia. >> >> Baina tira, batek daki, akaso animatuko da elkarrizketa halako batean! >> eskerrik asko bat egiteagatik >> >> Luistxo Fernandez (Arrateko Amaren izenean) >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
