eskerrik asko, Iker,

Fermin Calbeton urrintxo gelditzen jaku, bai,
eta arpegi ezagun batzuk sartzia ez dator txarto, oin dala 40 urteko
erretratua izan arren!

a.


Hau idatzi du iker ([email protected]) erabiltzaileak (2025 abu. 16(a),
lr. (11:13)):

> Oso interesgarrixa artikulua, Asier. Eskertzen da etara izana.
>
> Argazki zaharren artian horren zaharra ez dan bat jarri izanak zentzu
> haundixa dakalakuan nago (bertan azaltzen diranetatik bat edo beste
> ezagutzen dotela esango nuke...).
>
> Iker R.
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua Aranberri ([email protected]) erabiltzaileak
> (2025 abu. 15(a), or. (18:08)):
>
>> apala!
>>
>> Noiztik posta-zerrendan ezer idatzi barik! ;))
>>
>> Txikikerixa batekin nator gaur; baina tira, bero haundixa eitten dau eta
>> hementxe gabiz, arratsalde pasa, pertsianak jaitsi eta ordenagailu parian.
>>
>> Biharbada zuetako askok jakingo zenduen, baina nik aste honetan jakin dot
>> TUPI tabernian izena nundik datorren.
>>
>> XX. mende hasieran Tupinamba izeneko kafe-marka bat sortu zan Bartzelonan
>> eta "Tupinamba" izeneko kafetegixak zabaltzen hasi zan. Izen komertzial
>> hori orokortu egin zan eta kafetegixen sinonimo bihurtu ei zan TUPÍ berbia
>> (aluminixozko papel guztieri Albal deitzia moduan).
>>
>> Kontxo.
>>
>> Eibarkua begiratu eta bai, 1908an zabaldu zan Petit Tupinamba dotoria
>> Untzaga kalian ;)
>>
>> Tira, ba, lerro batzuk idatzi dittut Eibarko Tupixan inguruan
>>
>> https://eibar.org/blogak/sarasua/eibarko-tupi-tabernia-eta-izenan-jatorrixa-tupinamba
>>
>> a.
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to