Ados.

Klaro, Maltzaga aldian Ego-Debak bat egitten daben leku hori oso aldatuta dago, obra haundixak. Igual halakoren baten galduko zittuan hórrek estrukturiok.

Eskerrikasko!

****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

18/02/2024 22:48(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:
Maltzako Susaeta zuan 'Cojones'.
Hango basarrixan bizi izandakua, gerora txaleta ein juen.
Hantxe dagok txaleta oindiokan, autopistian kontra.

Beran presia, oker ez banagok, Ego errekan jeuan, estaziño inguru horretan.

Tipo ezaguna zuan (bera eta familixia); Maltzako familixa ezaguna.

Uste juat Sagarteittan bizi izan zirala lehenago (baina buruz najabik, ez eidak kaso haundirik egin).

Eibartarren Ahotanerako lekukotasun mordua jaso genduzen Maltzan inguruan.

a.


Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2024 ots. 18, Iga 22:15):

    Frankon denporan izango zala uste dot; Eibarren argi-indar zentral
    txiki
    bat baiño gehixago zeguazen, eta uste eze, segun eta nun bizi ziñan,
    bati ala bestiari erosi zeinkixola elektrizidadia. Zentral bat
    Saturixo
    zan, ondiok Plaentxiako bidian dagola uste dot. Beste bati, ostera,
    "Cojones" esaten zetsen. 🙂 Neri oso deigarrixa egitten jatan,
    etxian,
    halako edo bestelako tallarrak "Cojonesen indarra" zekala entzutzen
    nebanian; gaiñera, amak-eta, serixo esaten zeben, ez txiste modura
    (hori
    ikusitta, neuri barregura doblia sartzen jatan).

    Uste dot zentraleko jabiari esaten zetsela "Kojones". Ez dakitt
    zehazki
    zergaittik, baiña tira, imajinau neike; ez dirudi arrazoi oso
    abstraktuengaittik izango zanik. 😉

    Gaur dudia agertu jata. Nun zeguan Kojonesen zentral hori, zehazki?
    Ondiok ba ete da, eraikiñik? Ba dakizue?

-- ****
    Oier GOROSABEL LARRAÑAGA



    ________________
    Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:[email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to