Aupa! Ba justu honekin lotuta, arkeologia pixkat egin dot, nahi badozue begiratu:

*https://eu.wikipedia.org/wiki/Yahoo!_Groups*

Bertan "eibartarrak" zerrendia aittatzen dotenez, begiratu mesedez ea ipiñi dotena ondo dagon.

****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

14/11/2023 10:02(e)an, Luistxo Fernandez igorleak idatzi zuen:
Aupa lagunok
Azaroaren 25ean Getxon izango den topaketa batean, GetxoBlogs 15. edizioa; sari bat emango diote Eibar.org.

hemen berria eta informazioa izango den topaketarena
https://blog.agirregabiria.net/2023/10/convocatoria-del-xv-encuentro-getxoblog.html

antolatzaileak deitu ninduan, Mikel Agirregabiriak, Eibar.org eta Sustatu.eus saritu nahi zituztela, eta nahiko luketela bertara agertzea neu (Luistxo Fernandez) edo / eta Amatiño.

Agirregabiria bastante erdal mundukoa dela uste dut... honela azaldu du bere blogean: "

  * *GetxoBlog SU Saria para el equipo formado por Sustatu
    <https://sustatu.eus/> y Eibar.org
    <https://eu.wikipedia.org/wiki/Eibar.org>*. Recogen el Premio
    *Luistxo Fernández
    <https://eu.wikipedia.org/wiki/Luistxo_Fernandez>* y otros
    representantes de este *ecosistema euskeldun*."

Bueno, Sustatu enpresa proiektu bat da, eta CodeSyntax-en izenean ba joango naiz ni eta jasoko dut. Baina Amatiñorekin ere komentatu dut, ze Agirregabiriak espreski aipatu zidan bera ere gonbidatu nahi zutela, eta bueno, bera prest dago Eibar.org-en izenean jasotzeko dena delakoa. Bueno, sari bakarra da "ekosistema euskeldun" horrentzat? edo bi? Tira, oroigarri bat izango da, eta ez dakit han edo lehenago argipen hauek ulertaraziko ote dizkiodan antolatzealari, Sustatu gauza bat dela eta bestea Eibar.org, baina bueno, ni banoala eta Amatiño ere joango ei dela, komentatu didanez.

Azaroaren 25ean goiz osoko gauza da GetxoBlogs delakoa, baina sari ematea hasi eta gutxira ei da, 10.00etan.
Inork joan nahi balu, izena ematea beharrezkoa, hemendik:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeVOP7thtFkc4u3LFy64p0G-_VGCOrhr7Jcvmf9Y6mTvWnEeA/viewform

Youtubetik ere emango ei da, hemen: https://www.youtube.com/watch?v=6JXVe05bXNg

horixe ba!
Luistxo


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:[email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to