Hementxe, Eibarko UEUk antolatuta (baina Errenterixan). Gai interesgarrixa, biharbada zuetakoren baten interesekua izango da.
ondo segi a. ---------- Forwarded message --------- Igorlea: Irati Iciar-UEU <[email protected]> Date: 2022 aza. 10, og. (09:51) Subject: HDEH2022 Panglosa problematizatzen hackathoia: egitarau BERRIA (informazioa) HDEH2022 Panglosa problematizatzen hackathoia <http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1825/HDEH2022%253A%2BTeknologia%2Beta%2Bgizartea.%2BPanglosa%2Bproblematizatzen%2Bhackathoia.> ren* egitaraua egokitu* egin dugu. Hona *Xabier Landabidea antolatzailearen* aurkezpen mezua: Iragan mendeko 1993 urrun hartan *Qui vol el Panglòs <http://www.alt64.org/wiki/index.php/%C2%BFQui%C3%A9n_necesita_el_pangl%C3%B3s%3F>* (Nork nahi du Panglosa) zientzia fikziozko lana argitaratu zuen egun Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak Informatikako katedraduna den Antoni Olivé Ramon irakasleak. Eleberri labur hartan* hiztunaren ahotsa beste 42 hizkuntzatara denbora errealean itzultzeko gai den gailu eramangarria aurkezten zitzaigun: Panglos-a.* 2022tik ikusita zientzia fikziozko eszenario horretatik askoz hurbilago gaude egun, *itzulpenaren teknologiek jauzi ikusgarriak *eman dituztelarik, baita euskaraz eta katalanez ere. Aurtengo Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldian eleberria aitzindaria ez ezik bere egilea bera ere gurera ekarri nahi izan ditugu, *Panglosaren hipotesi gero eta hurbilagoak *nola interpelatzen gaituen bertatik bertara eta elkarlanean esploratzeko. Horretarako Hackathoi edo lan saio kolaboratiborako topaketa forma emango diogu, hacker tradiziotik edanez baina Humanitate Digitalen izpirituari jarraituz herritargo zabalagoari luzatuz parte hartzeko gonbidapena. Parte-hartzaile interesatuek hala eskatuta Hackathoia* azaroaren 24an kontzentratzea* erabaki dugu, *lan egun **intentso baina gozagarri* bat planteatzeko* goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte.* Antoni Olivèren *“El panglòs en una societat en conflicte lingüístic: problema o solució?” *(katalana-euskara interpretazio zerbitzua egongo da) hitzaldi gonbidatu inauguralaz gain parte-hartzaileek hiru ibilbide izango dituzte aukeran: *Panglosaren ekonomia sortzen* (TEKS elkartearekin), *Soziopanglostika *(Badalabekin) eta *Eguneroko bizitza Panglosarekin* (Tipi kooperatibarekin). Ez da prestaketa berezirik behar ibilbide batean parte hartzeko. Ez dira lan saio baztertzaileak izango, integratzaileak baino. Ibilbide bakoitzak foko bat proposatuko du Panglos-aren ideiaren inguruan Euskal Herritik pentsatzeko. Jardunaldiari *Iluntze Numerikoarekin emango diogu amaiera* Antuxunaren eskutik Badalaben Errenteriako egoitza berrian, 18:30etatik aurrera. Ekitaldi irekia izango da. *>>> Egitaraua eta izen ematea: **HDEH2022:Panglosa problematizatzen hackathoia. <http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1825/HDEH2022%253A%2BTeknologia%2Beta%2Bgizartea.%2BPanglosa%2Bproblematizatzen%2Bhackathoia.>* *Animatu!!* -- Ondo izan, Irati Iciar Madinabeitia Etengabeko Prestakuntzako arduraduna [image: UEU logoa] Eibarko Egoitza Akademikoa Markeskoa. Otaola hiribidea 1 20600 EIBAR Tel.: 943 82 14 26 [email protected] www.ueu.eus #50UEUrte #ElkarEkin Lege oharra Mezu elektroniko honetan, eta, hala badagokio, bere fitxategi erantsietan, hartzaileari soilik zuzendutako isilpeko informazioa dago. Debekatuta dago informazio hori zabaldu, kopiatu eta beste pertsonen artean banatzea, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatzirik gabe. Akatsen batengatik mezu hau jaso baduzu, jakinarazi mesedez, mezua igorlearen helbidera birbidaliz. DBLOn ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak datu pertsonalen isilpeko tratamendua bermatzeko beharrezko neurriak hartzen ditu. Halaber, zure datuak fitxategi batean daudela jakinarazi nahi diguzu, zure harremana mantentzeko. Eskubidea daukazu datuok begiratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko, helbide honetan: Erribera Kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia.
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
