Llabur-llabur esanda, nik uste dot funtzio-banaketa honelatsu izan daitekeela: 

-- Osoko euskaltzainak (24, eta euskalki guztietakoak), euskara-jakituria 
frogatu dutenak-edo. 24 baino ez izateak nolabaiteko lehia sortarazten du 
hainbat "joeraren" artean. Hizkuntza ez da neutroa, ezta hizkuntzalariak ere. 
-- Euskaltzain urgazleak. Ez dago toperik, Euskaltzaindiak nahi adina. 
Euskaralari izateaz gainera, teoriaz lanerako gertu leudekeen jendea. Edo, 
adinez, jarduera aktiboan dagoena. Ni urgazle egin ninduten 2006an baina ez 
didate sekula aparteko lan zehatzik eskatu. 
-- Ohorezkoak. Ez dago toperik. Ez dakit zehatz zein den irizpidea, baina, 
besteak beste, adineko jendea. Behin adin batera helduz gero sekula Osoko 
Euskaltzainak izango ez direnak. 

Amatiño 

----- Mensaje original -----

De: "Oier Araolaza" <[email protected]> 
Para: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> 
Enviados: Miércoles, 15 de Diciembre 2021 16:28:06 
Asunto: Re: [eibar] Euskaltzaindiak 26 ohorezko kide izendatu ditu, tartean 
Amatiño 

Bai, Zorionak Amatiño! 

Egia da horrelakoetan zalantza izaten dela nor den zoriondu behar dena. 
Errekonozimendua kide berriarentzat izango da, baina kide horren ekarpena 
eskuratuko duen erakundeak gehiago irabazten du, hala? 

Euskaltzain berrien zerrendan sartzeke nengoen eta orain sartu naiz. Ohorezkoak 
eta urgazleak daudela ikusi dut. Hainbat izen ezagun tartean. Bestalde, aurreko 
batean irakurri nuen Elhuyarren nagusi izan nuen Alfontso Mujika euskaltzain 
oso izendatu zutela. Ez dakit zein ondorio dituen ohorezko, urgazle eta oso 
izendatze bakoitzak, baina Alfontsorena jakin nuenean pentsatu nuen inor 
zoriontzekotan Euskaltzaindia zoriondu behar zela, fitxaketagatik, lanerako 
tokatu zaidan nagusi, lankide eta pertsona egokiena baita. 

Oier. 


On Wed, Dec 15, 2021 at 1:11 PM leire narbaiza arizmendi < [email protected] > 
wrote: 



Oso berandu nabil, baiña hobe holan! Zoriobnak, Amatiño!!!!!!! 
leire 

Hau idatzi du Luis Aranberri ( [email protected] ) erabiltzaileak (2021 abe. 14, 
ar. (15:24)): 

<blockquote>
Eskerrik asko. 

----- Mensaje original ----- 
De: "Asier Arregi" < [email protected] > 
Para: [email protected] 
Enviados: Lunes, 13 de Diciembre 2021 14:16:25 
Asunto: Re: [eibar] Euskaltzaindiak 26 ohorezko kide izendatu ditu, tartean 
Amatiño 

Zorionak Amatiño!!! Ze ondo! 

30/11/2021 19:40(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen: 
> Zorionak ba! 
> 
> https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/6201-euskaltzaindiak-19-urgazle-eta-26-ohorezko-berri-izendatu-ditu
>  
> 
> Zerrendan ez dago Eibar inguruko beste inor. 
> 
> a. 
> 
> 
> ________________ 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 


________________ 
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 


________________ 
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 




________________ 
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 

</blockquote>



-- 


____________________________________________ 
Oier Ara olaza Arrieta - [email protected] 


________________ 
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] 

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to