Euskararen egunean eman zuen ezagutzera Ego Ibarrak Eibarko Ermitak
dokumentala. Zatika ikusten joan naiz eta gozamena izan da. Bai kokapen eta
gora-behera historikoak, bai historialarien argibideak eta bereziki
baserritarren eta inguruko bizilagunen testigantzak. Eibartarren Ahotan-ek
lekukotza horiek biltzen egindako lan bikainaz gain, material horri forma
dotorea eman zaio dokumentalean. Lekukotza asko dira interesgarriak, baina
guztien artean gozagarriena niretzat San Roman baserriko Jose Mari Loiola
Gisasola, AgiƱako elizako akolitoa eta San Romango ermitako maiordomoa.
Etorria, datuak, kontakizuna eta kontaera, hizkuntza, adierazgarritasuna,
hiztegia, doinua... Eta guztia Julen Zabaletaren marrazkiez ilustratuta.
Eskerrik asko Ego Ibarra eta Eibartarren Ahotan-i.

https://egoibarra.eus/eu/albisteak/eibarko-ermitak-historiaren-lekuko-bideoa-sareratu-dugu-euskararen-egunean

Bideoa  youtuben
https://www.youtube.com/watch?v=oEQLp1dDs9U

Oier.

-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to