Gabon!

bai, neretako be oso liburu ederra da.
Uste dot komikixa irakorri dogun guztiok goraipatu dogula Fanok eta
Izagirrek egindako biharra.

Marrazki zoragarrixak, historixa ona... eta eibartarrondako benetako
altxorra: hur-hurreko pertsonaiak, Eibarko (eta inguruko) tokixak,
testuinguru historikua... dana!

Eibarko ikastetxietako gaztiak irakurtzen dittuen beste liburu batzuen
ordez, hauxe aukeratu biharko leukien irakasliak! (ez dakat itxaropenik,
lasai)

Izagirrek sortutako historixia elipsiz beteta dago; Fanon irudixak,
zihatzak eta detalle ezkutuz betiak dira.
Aitxakixa ederra komikixa berrirakurtzeko, Fanon irudixetan detalle
barrixak topatzeko eta Izagirrek lagatako zuriuniak norberak osatzeko
(ezagutzen dittuzulako, edo jakinminak piztuta);
aitxakixa ederra, herriko gaztien kasuan, historixia modu erakargarrixan
lantzeko eta garai historiko bat ezagutzeko.

Eibarren be aurkeztuko da komikixa, baina Udalak eskatu ei dau Republikako
ospakizunekin lotzeko hori aurkezpenori;
apirillian izango da ba!

Ibanek:

> Baiña ze gozatua domekako aurkezpenian. Bialtzen dot zerrenda honetara ze
> aipatzen dira kronika honetan “lan zientifikua” egin zeben Sarasua eta
> Agirrebeña. Eibarko hizkera zertan zan irakurri leike “Elgeta” zanan
> bunbulluetan.
>

Gure lana oso txikixa izan da hemen, e? Meriturik bape.

Baina abentura zoragarrixa izan da guretako, duda barik!
Buruhauste txiki batzuk emon zeskuzen, halandabe.
Noiz erabili hika, noiz ez, zeintzuen artian... eta berorika? Eta noiz
erabili Eibarko euskeria, noiz gipuzkeria (eta zer gipuzkera?), noiz
bizkaiera "klasikuago" bat (Agirre Lehendakarixan kasuan, esate baterako)...
"Elgetan" berbetia be, Eibarkua izango ete zan? Edo Bergarakua?

Tira, ondo pasau genduan. Eta pozgarrixa izan da neretako, "Intxuzabal"
trikitilarixan historixia, pareko basarriko "Bergetxe" trikitilarixa dan
Aintzanekin batera gainbegiratu ahal izatia ;)

Bonum vinum et avanti popolo!

a.

................................................



Hau idatzi du Igor Leturia ([email protected]) erabiltzaileak (2021 aza. 23,
ar. (20:27)):

> Neu aurkezpenera fatekotan egon nintzen, baina azkenien kale... Eta
> penakin, ze komikigiliei euren lanan inguruko kontuak entzunda asko ikasten
> da, asko gozatzen da eta askoz gehixau apreziau eta gozatzen da komikixa.
> Urte batzuk die Intxaurrondoko Kultur Etxeko euskerazko komiki-solasaldixak
> koordinetan dittudala, gehiexenetan egiliekin eitten dittugu, eta ederto
> egoten da eurei entzutia. Urtarrillien etorriko die Izagirre, Fano eta
> Garluk Elgetaz berba eittera, eta irrikitan!
>   Igor Leturia
>

Hau idatzi du Iban Arantzabal ([email protected]) erabiltzaileak (2021
aza. 23, ar. (20:08)):

> Ez naiz komiki irakurlia. Hori aurretik.
>
> Baiña ze gozatua domekako aurkezpenian. Bialtzen dot zerrenda honetara ze
> aipatzen dira kronika honetan “lan zientifikua” egin zeben Sarasua eta
> Agirrebeña. Eibarko hizkera zertan zan irakurri leike “Elgeta” zanan
> bunbulluetan.
>
> Eta marrazkixak… Untzaga plazakuak, bandianak, etab.
>
> Erosixue eta jarri zuenetik elipsixei.
>
> Kronikia:
> Baina aurkezpen honetan piztu
>
> https://goiena.eus/elgeta/1637621380870-sasi-artean-elgeta-komiki-albumaren-atzean-gordetzen-dena
>
> Nik bigarren aldiz irakurriko dot.
>
> Iban
>
> [image: https://goiena.eus/bazkidetu/] <https://goiena.eus/bazkidetu/>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to