Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik etara hittuan? Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko, diñot, Wikipediarako argazki batzuk hartzera
- Leku bittik etara najittuan. Batetik. Altzolan sartu, autoa ahal dan lekuan laga eta, oinez, balnearixo barren-barrenera jo (jendia egoten dok biharrian). Ezkerraldian, errekara begira, ortuak daozak (jeuazen). Ahalik eta gehixen hurreratu eta... aurre-aurrian, erreka gainian, etxe zaharra, uste baino altuagua. Bestetik. Debatik Elgoibarrerako norabidian, Altzola amaitzen dala adierazten dauan seiñale (Altzola izena arraixa gorrixaz) atzetik ganorabako bide xixtrina joiak beheruntz, errekaruntz. Beheian, eraikin zaharraren barrenak --arkupeko oinarrixak uretan-- daozak begi bistan. Kontuz ibili. Errebuelta horretan ez daukak autoa lagatzerik, baina errebueltia pasau ta gero (Elgoibarreruntz), eskuman, non sartu leku erosua daok. Amatiño ----- Mensaje original ----- De: "JON ETXABE" <[email protected]> Para: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Enviados: Martes, 12 de Octubre 2021 11:01:08 Asunto: Re: [eibar] Etxabe-Amatiñori (Altzolari buruz) Aupa Oier: Ezusteak bata bestearen ondoren. Ni Mispillibarkua nok, Mispillibar aurrean errebueltak S bizi bat eitxen juan errepidearen gainean jeuan Garaño baserrixa, Josu Garañon jaixo zuan, beraz Josu Lariz jaiotzatik ezagutze juat, gure ataixan mila bidar jolasutakua dok. Bere gurasoak lagun-lagunak. Eliza osteko edo Hotel Albizkua osteko etxeetan bisitatuko huen. Katalina ama autopista eitxeko etxe bixak bota zitxustelako. Orain lehen ibaia dixen tokixan ibaia joian eta gure etxean zegoenean ibaia, Garaño zegoenean sastraka besterik ez dagok. Kontu zaharrak berri.. El lun, 11 oct 2021 a las 12:58, Oier Gorosabel Larrañaga (< [email protected] >) escribió: El 11/10/2021 a las 10:35, [email protected] escribió: > Erantzun berria zure blogean: > > Erantzuna eman duena: Jon Etxabe > Helbidea: > https://eibar.org/blogak/orakulua/altzola-oin-dala-500-urte/++conversation++default/1633941306252362 > > Data: 2021/10/11 08:35 > Testua: > > Aupa Oier Hau ezustea, poza ere, Altzolari buruzko iruzkinarekin. Altzolakoa > nauk jaiotzez. Beti jakin izan genian Naparkua Taberna azpian ibaira jotzen > duen eskaileraren barrenean dagoen obo edo argolla Debaraino zebiltzan > txalupak lotzeko zela, beraz Altzola nahiko toki estrategikoa zela Gaztelatik > zetozten artilen eta Deba arroan egiten ziren armak eta itsasontziek egiteko > iltzei irtenbidea emateko. Umeok fantatseatzen genian guzti horri buruz. Hire > ekarpenak ikusmira zabaldu zidak. Irakurri behar diat aipatzen duan lan hori. Aupa Jon, hi be Altzolakua orduan? Buenos Airesen ezagutu najuan beste auzotar bat, Josu Lariz Iriondo, hi baiño gaztiagua, baiña igual entzutez ezaguna edo. Haren gurasuei be bisittia egin najetsen gero, Altzolan bertan, semian goraintzixak emoteko. https://eibar.org/blogak/orakulua/414 Ba beittu: irakorri Azpiazu eta Maiztegin artikulua, bai, baiña baitta Amatiñon beste hónek be: https://eibar.org/blogak/amatino/altzolarainoko-nabigazioa-historia-vs-fisika https://eibar.org/blogak/amatino/andonaegineko-olaetxea https://eibar.org/blogak/amatino/debako-errixoa-munduaren-ardatza-zenekoa https://eibar.org/blogak/amatino/de-deba-a-altzola-rio-arriba Nik pendiente jaukat barriro bertara bueltatzia, Olaetxeako barrenei erretratu batzuk etaratzeko. Bide batez, AMATIÑONDAKO MEZU BAT: hire argazkixak nundik etara hittuan? Ibaixan bestekaldian bideren bat ete dagok? Neu be juateko, diñot, Wikipediarako argazki batzuk hartzera O. ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
