Jabi Arginzonik zeraman PORROT fanzinea. Inork edukitzekotan bilduma osoa, berak.
El mié, 11 ago 2021 a las 22:02, Zapiain Markos (<[email protected]>) escribió: > > > Niri aspaldion edonon ageri zait Jon Etxabe. Azkenaurrekoz: Arantza Arruti > eta Goio Lopez de Irasuegi ezkondu zituenekoa. Doi-doia ez zuten Burgosko > Epaiketa ateak itxirik egin, Jon Etxabe eta Julen Kaltzada apaizak > baitziren. Viento Sur aldizkari digitalak Epaiketari buruzko Etxaberen > testigantza dakar. Euskarazkora zeraman estekak huts egiten du. Etxaberen > hitzetan sumatzen da Eneko Irigarayk eta orain 80 urte pasa dituzten > zenbaitek darabilten kontaera umoretsu tragikoa, Clément Rosseten zentzuan. > Paragrafo honetan, adibidez, Etxabe artean apaizak kontatzen du nola jarri > zuten Burgosen pistolaz beteriko mahai baten aurrean: > > “También me preguntan sobre el uso de la fuerza o la violencia. Pero, cómo > no, el juez me impide extenderme sobre el tema. Confieso que llevé a > cuestas la *pipa*, la pistola. Y allí había, en una mesita ancha, un > montón de pistolas. El abogado me pregunta si conocería la mía. Hice ademán > de dar un paso hacia la mesa. Todos los que estaban en ella realizaron un > movimiento apresurado, como si temieran que yo empezase a disparar y me > dijeron “quédate quieto” o algo parecido. Así que me limité a declarar que > mi *pipa* me daba seguridad porque la policía dispara primero y pregunta > después.” > > Batzuetan duda sortu izan zait, Jon Etxabe bat baino gehiago ote dabilen > istorio eta lekukotza horietan. Sortu zaidan beste duda bat, ea nor ote den > inportanteagoa, Jon Etxabe ala Amatiño. > > Biek dakizkite noski beste inork ez dakizkienak. Euskal irakurle askok > ikaragarri eskertuko genieke autobiografia bat edo antzeko zerbait. > > Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected]) > erabiltzaileak (2021 abu. 11, az. (19:04)): > >> Ez naiz ni, e, badaezpada! >> >> leire narbaiza arizmendi <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen >> (2021 abu. 11, Asz 19:02): >> >>> Oier, asko jakin nahi izatia da hiri >>> Leire, vanekishan vanekishala >>> >>> Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> igorleak hau idatzi >>> zuen (2021 abu. 11, Asz 13:19): >>> >>>> Denporiakin, idazle anonimuak agerixan geratzen doiaz eta kuriosua da, >>>> garai bateko autore mirestu harek benetan zeintzuk ziran jakitzia. >>>> Adibidez, oin badakigu Porrot fanzineko Kalamuako Parlamentuan sekziñua >>>> egitten zebana... gure Jon Etxabe zala! (ondiokan harriduratik ez naiz >>>> errekuperau) >>>> >>>> Baiña... ondiok beste kripto idazle bat deskubritzeko dakagu: zein ete >>>> zan VANAKISHAN VANAKISHALA, Eta Kittoko horoskopua idazten zeban >>>> jakintsu famatua? Bada info hori desklasifikatzeko sasoia (irakur bedi >>>> ikerkuntza-kazetariko tb programa estiloko musikaz, eta zoom efektuak >>>> irudikatuz). >>>> >>>> O. >>>> >>>> >>>> >>>> ________________ >>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>>> >>> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
