eskerrik asko Oier! (eta bestiok) zenbat informaziño, holako makinatxo bat lan dagoz han eta hamen, gehixenetan atzerritarrak egindakuak. Eta gehixenak giltzapian ;(
eskerrik asko! a. Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2021 ots. 18, og. (09:25)): > > Irudi horiek Argibel Eubak aurkitu eta Basker liburu+DVDan argitaratuta > daude. > > https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/basker-1960ko-hamarkadako-euskal-kulturari-buruzko-suediar-dokumentalak/euba-ugarte-argibel/9788490824702 > Guk badugu argitalpen hori bulegoan baina orain aurkitu ezinda nabil... > Begiratu nahi nuen ea hor kanten letrak jasota dauden. > > Argibelek txalapartaren inguruan egin zuen doktore tesia. Horretan > zebilela jakin zuen 1963an, txalaparta "asmatu" aurretik Suediako zinegile > batzuk Euskal Herrian izan zirela eta hemen hainbat "eszena etnografiko" > grabatu zituztela. Filmea digitalizatu zezaten eskatu (=ordaindu) eta > hortik atera zen altxorren artean dago Ondarruko kantari-kuadrilla > (txikitero tankeran agertu arren abesbatza bat dela uste dut) honen > grabazio zoragarria. Bi dokumental dira eta biak ere horrelako harribitxiz > beteta daude: Maurizia eta Karakol beren baserriko sukaldean jotzen eta > amama eta ahizpak dantzan, Basarri eta Uztapide bertsotan, pilota partidak, > idi-probak, inauteriak Iturenen, txalaparta,... > > Argibel laguna dut eta galdetu nion irudi h orietako batzuk Dantzan-en > jartzeko aukerarik izango genukeen eta esan zidan Suediako produktorak > zuela jabetza, diru dezente ordaindu zela DVDan atera ahal izateko, eta > sarean jartzeko prezioa zuzenean Suedian galdetu beharko genuela. Diruekin > gu gabiltzan bezala... ba ez nuen galdetu ere egin. > > Kantari dagokionez, nik honako letra hau jasota dut. Ez dakit nondik atera > nuen ―orain pare bat urte jasotakoa da―, eta beraz ez dakit ze > fidagarritasun duen, ze liburua ez dudanez aurkitzen orain ezin esan handik > kopiatuta dagoen ala neuk transkribatuta. > > -------------------------- > Jendiak esan arren > hau ta gero bestia, > Joakinek harrapatu > beti langostia. > > Itsaso ta lihorrez, > egunez eta gauez > beti gabiz poz-pozik. > Ondasunez, maitasunez, alaitasunez, > gure herria goratzen. > > Matxinplaka, txipli-txapla. > Txipli-txapla, matxinplaka. > La la la laralala, lalala laralala... > Matxin mozkorti. > > Matxinplaka, txipli-txapla. > Txipli-txapla, Matxinplaka. > > Kontuz mutilak, bizkortu hainkak, > hona badator, begira zorrotz. > > Matxinplaka, txipli-txapla. > Txipli-txapla, matxinplaka. > > Bolo-bolo boletan, > Ondarrutarrak kantetan > -------------------------------------- > > Kantu horren beste aldaera bat Pitxuen kanta izenarekin ezagutzen da: > https://www.youtube.com/watch?v=OpVGum66fDg > > Baskerren bada horrez gain talde beraren beste kanta bat grabatuta, Arrain > saltzailearena, Gabi de la Mazak karaoke moduan jarrita daukana: > https://www.youtube.com/watch?v=-Ydweea367g > > Oier. > > On Thu, Feb 18, 2021 at 8:32 AM Gari Araolaza <[email protected]> wrote: > >> Ederra da bideoa, bai! >> >> Nere Ondarruko kontaktuari bidali eta hauxe erantzun dit: >> >> "Bai. Ondarrun orain dela bastante hilabete ibili zan bueltaka. Naiz >> eta urteak eduki hor agertzen diren asko bizirik dauz eta gabon egunean >> COVID aurretik tabernetan antzera ibiltzen ziran. Gabon Eguerdiko txikiteo >> batetan. >> Mila esker." >> >> Gari >> >> Hau idatzi du josu garate ([email protected]) erabiltzaileak (2021 >> ots. 17, az. (23:33)): >> >>> Nik ezagutzen neban bai, ederra. >>> Ahaleginduko naiz bixarko falta diranak osatzen, amaginarreba famau re >>> halakuekin. >>> Momentuz dato bat: Matxin Plaka hori garai bateko alguazills ei zan, >>> erdalduna. Hamen herrixan ez da gatxizenik gabekorik! >>> >>> >>> >>> Izan ondo! >>> >>> >>> aRKITETUa >>> >>> JGS >>> >>> > El 17 feb 2021, a las 22:04, Asier Sarasua <[email protected]> >>> escribió: >>> > >>> > Kaixo danori, >>> > >>> > aspaldiko bideo zahar bat; >>> > ez neban ezagutzen. >>> > >>> > Suediar batzuk grabatu ei zeben Ondarruko arrantzalien artian; >>> > Txartangu tabernan. >>> > >>> > https://youtu.be/SSmou4AI_Og >>> > >>> > Sasi-ondarrutar bat baino gehixago dago zerrenda honetan eta hortxe. >>> > >>> > Eta, bide batez, inork transkribitzen laguntzerik baleu, ba, ederto! >>> > Erdixa aittu barik geldittu jata eta. >>> > >>> > eskerrik asko >>> > a. >>> > >>> > >>> > .............. >>> > [Mendiak esan arren] >>> > xxx >>> > Joakinek harrapatu, >>> > beti langostia; >>> > Joakinek harrapatu, >>> > beti langostia; >>> > (BIS) >>> > >>> > Itsasu ta (lihorrez) >>> > egunez eta gabez >>> > beti gabiz poz-pozez >>> > [ondasunez], maitasunez, alaitasunez, >>> > gure xxxx >>> > >>> > Matxin-plakak, txipli-txapla, >>> > txipli-txapla matxin-plakak. >>> > La-la-la-laralalala... >>> > La-la-la-laralalala... >>> > La-la-la la-la-la... >>> > Matxin-plakak, txipli-txapla, >>> > txipli-txapla matxin-plakak. >>> > Kontuz mutilak, >>> > bizkortu [ein ga] >>> > xxxx xxx xxx xxx zurrut. >>> > >>> > >>> > Matxin-plakak, txipli-txapla, >>> > txipli-txapla matxin-plakak. >>> > Bolo-bolo boletan, >>> > ondarrutarrak kantetan. >>> > (BIS) >>> > .................... >>> > >>> > >>> > ________________ >>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>> >>> >>> ________________ >>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
