Gari, saiatu naiz transferentzia egiten baina ez dit uzten. Kutxabanketik ari naiz.
"Nori" atalean Eibar org jarrita ahalegindu naiz eta ezer ez. Gero Gari Araolaza ipini dut; ezta ere. Dirudienez, "Onuradunaren datu gehigarriak" atala ere bete behar dut: NAN/IFZ, Helbidea, Herria eta Posta Kodea eskatzen dizkit. Beste inork ez dizu eragozpen horren berririk eman? Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 abe. 15, ar. (10:42)): > Egun on, > > Bazkide moduan apuntatuta zaudenoi idatzi dizuegu pribatuan, elkarteko > 2020-ko kuota ordaintzeko informazioa bidaliz. > > Normala den moduan, bazkidetza norberaren araberakoa da, eta behar ez zen > norbaiti reklamatu badiogu kuota idatzi pribatuan adieraziz eta beste > azalpenik gabe zerrendatik kenduko dugu. Nahiago dugu horrela gainera, > inori alferrik reklamatzen ibili beharrean. > > Eta alderantziz, bazkide zerrendan ez dagoen norbaitek bere burua bazkide > moduan kontsideratzen badu, gustora sartuko dugu zerrendan. Horretarako > hauek dira beharrezko datuak: > > Bazkidetza kuota: 20 Euro > Entitatea: Laboral Kutxa > Kontu zenbakia: ES52 3035 0023 99 0230057597 kontu zenbakian. > Kontzeptua: zure izena jarri egiguzu > > Hauek denak kontutan izanda, Hona hemen zenbaki batzuk, denontzat > interesgarriak izango direlakoan. > > - Elkartearen diru ondasunak 197 Eurokoak dira une honetan. > - 2020-ko hosting + Postariaren faktura 300 Euro ingurukoa da. > - Bestalde, Laboral Kutxak urtean 36 Euro hartzen dizkigu > komisioengatik > - 2019-an 28 pertsonek egin zuten bazkidetza kuotaren ordainketa. > Aurreko kuota 2015-ean izan zen eta 37 ginen elkartean > > Eskerrik asko eta laster arte > > Gari > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
