Aupa, lagunok!
Zelan daroiazue hau guztiau? Nik ahal dan moduan, egixa esatera.
Berba baten gaiñian preguntau nahi detsuet. "Zazpiki" da berbia.
Hiztegixetan begiratu eta sorpresa handixa hartu dot, erabiltzen dodan
adiera ez dalako iñun agertzen. Izan leike gure etxeko kontu bat?
Hiztegixak diñue zazpikixa "sietemesino" dala. Ondo. Baitta "ipurterre" be.
Baiña guk "tikismikis, quisquilloso, puntilloso" zentzunakin erabiltzen
dogu.
Zuetako baten batek be holan erabiltzen dau?
leire, zazpikixa
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to