Kaixo, lagun berria dugu gure artean, Alfonso Guilló.

   - [email protected]

Gainera, Eibar.org-eko bazkide egin eta laster blog bat izango du gure
artean... Uste dut Gari Araolaza gure zerrendakideak erakarri duela esparru
honetara. Bueno, aurkezpen hau bidali digu Alfonsok:

Alfonso Guilló González naiz, 67 urte ditut, mutikotatik musikarekin lotuta
bizi izan naiz musika talde batean zein bestean (Koska, ezagunena).
Irakaskuntzan ere aritu naiz, Elgoibarko Ikastolan, hori izan da eta nire
bizibidea erretiroa hartu arte. Gaur egun, musikarekin jarraitzen dut
musika proiektu desberdinetan. Blog bat zabaldu nahi nuke eta batez ere
musikarekin zer ikusia duten gai eta istorioak ekarri eta partekatzeko,
batzuk aspaldikoak eta batzuk berriagoak, egungoak.

---------------
Ongi etorri, Alfonso. Hona idazteko --> [email protected]

Luistxo
Arrateko Amaren izenean
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to