hementxe "Caleco biarguiñac", estekia sartzia ahaztu! https://eibar.org/blogak/sarasua/136
a. Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020 ira. 25, or. (09:18)): > kaixo danori, > > aurkikuntza politta eta interesgarrixa! > > Halan da be, Twitterren aittatu neban moduan, nik neuk zalantzak dakaraz. > Ez, biharbada, paper hori orijinala ete dan, baina gatxa iristen jata > Akilinok idatzittakua izatia. Beste batek (ez eibartarra) Akilinon berbak > jaso eta transkribitzia, laburtzia edo moldatzia? Balitteke. > > Aurretik esan bihar dot ez dotela nahikua ondo ezagutzen 1900 inguruko > testuinguru linguistikua eta panfletistikua, baina behin hori esanda, > hementxe neri zalantzak sortzen destezen ezaugarrixak. > > * "Defendatu" eta "bainan" nafar-lapurterako aldaerak dira (nagusiki). > Eibarren eta 1900 inguruan... ez da ezinezkua, baina bai oso-oso zaila. > * "Mejoramentu" moduko forma bat, erderaz be forzatua da, baina euskeraz > ziharo, bestiak beste, erderatik hartuta balego, "mejoramiento" erabiliko > leukialako. Zer dala eta "mejoramEntu" hori? > * Testua Z-z beteta dago (dozuez, entuziastiari, bezte, ezaten...), sasoi > horretako idazle alfababetatuen artian S-dun formak nagusitzen diran > bittartian. Erderazko berba batzuk be "zuzenduta" dagoz eta Z sartuta ("ez > decir"). > * K guztiak K dira. Zuzen-zuzen ipinitta. Baitta erderazko berbeta be: > "okupatzen"? eta ez "ocupatzen"? > * Ez dago Ñ bakar bat bez. Begiratu Mogel, begiratu Toribio. > * Mugatzailiak sortzen dittuan eraldaketa batzuk ez dira agertzen: > sozialista, tribuna, diferentea... > * Erderazko pasartiak ez dira naturalak (hori ya nere uste subjetibua), > sarreratik bertatik hasitta. Eta testu osua ixa erdera hutsian da. Gauza > bat da Eibarko sozialistak ospe txarra eukitzia eskumako fededun eta > abadien artian eta euskalgaiztotzat hartzia gure herriko euskeria eta beste > bat da 30 berbako pasarte batian 20 berba erderazkuak izatia. > * Izenburua ez zeban idatzi hizlarixak. Hori segurutzat joko neuke. > "Aurkezpen sozialista-Eibarren". Hori ez leuke idatziko Eibarren hitzaldixa > emon bihar daben sozialista batek. Kanpoko lekuko batek idatzittako berbak > dira (eskuz idatzitta dago). > > Alderaketak eta ereduak ez dira asko eta ez dira errezak. Baina hartu > Toribion euskerazko testuak. Hartu sasoi bereko Iturriozenak. > Edo, errezena: hartu 1902ko "Caleco biarguiñac" testua. Ez daka > zerikusirik. "Calecon" ez dago Z-rik eta dana da S, ez dago K-rik eta dana > da C; "defendidu" agertzen da eta ez "defendatu", ez dago erderazko > joskerarik, eta abar. > > "Caleco" zeinek idatzi zeban be ez dakigu, hori be egixa da. Akilino izan > leikiala emoten dau; edo ingurukoren bat, behintzat. Pare bat esku egon > leikiazela be beittantzen jata neri (euskera aldetik parrafuen artian alde > dexente dago). > Baina edozein izanda be, makaleko aldia dago batetik bestera. > > Eta, hau guztiau esanda, ez dot guztiz ezinezko ikusten 1900 inguruko > hizlari entusiasta batek, oradore forasteruak etorri ziran egunian, eta > euskeraz alfabetatu bakua izanda, goiko lerruak idaztia. > Bainan. > > a. > > > > > > Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 ira. > 24, og. (09:06)): > >> >> Andoaingo lagun batek, bere aitaren paper zaharren artean, Eibarren >> Iglesias eta Sorianok emandako mitinari Akilino Amuategi "Txikillanak" >> egindako aurkezpenaren papertxoa aurkitu du. >> >> "AURKEZPEN SOZIALISTA-EIBARREN" >> EN PRIMER LUGAR SALUDO CARINOZCUA >> EIBARKO HERRI ENTUZIASTIARI. >> EMEN DOZUEZ IGLESIAS ETA SORIANO, >> ORADORE FORASTERUAK, TRIBUNA OKU- >> PATZEN DABENAK MOMENTU ONETAN. >> EMEN MITINAK EZ DAU IZANGO BEZTE >> OBJETURIK, INTERES MORALAK DEFEN- >> DANTZEKO ETA OBRERUEN MEJORAMENTU- >> RAKO. >> ABADIAK EZATEN DABE AMAOS LOS >> UNOS A LOS OTROS, BAINAN PRAKTIKIA >> DIFERENTEA DA TEORIXATIK. >> ES DECIR, PROBIA ENGANATZEN DABE >> IGNOMINIOSAMENTE. >> >> HE DICHO >> >> "CHIKILLANA" AMUATEGUI >> >> Hemen papertxoaren irudia: >> https://twitter.com/oaraolaza/status/1309024674060414981 >> >> >> >> -- >> >> ____________________________________________ >> Oier Araolaza Arrieta - [email protected] >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
