Ona pasadizoa!
Ni gurasoen tabernan halako gutxi batzuk ikusitakoa naiz, gerora asko apustuan 
bukaturikoak. Behin urdaiazpiko bat pixatu zuten Kuskulo gozokidendako 
baskulan, eta beste batean tipo bat gure tabernako barra buruarekin mallatzen 
saiatu zen. Ahoberokeritan hasi eta gero jokua egin. Maskulinitatea... 

    En sábado, 9 de mayo de 2020 17:15:29 CEST, Oier Araolaza 
<[email protected]> escribió:  
 
 Imanol, aspaldiko kontu bat gogorarazi dit nibelarenak. Zerrenda honetan 
bertan kontauta dakat gainera, orain dela... 15 urte. Nik ez dakit benetakoa 
dan, baina niri kontautako moduan kontau naban orduan eta orain ere. Antzuolako 
kuadrilla batian Gipuzkoako mendi altuena zein ote zen eztabaida piztu omen 
zen. Aitxuri eta Aizkorriren artean zuten zalantza, eta beraz, esaten dutenez 
mangera luze-luze baten punta bana mendi gailur bakoitzera eraman, urez bete 
eta horrela ondorioztatu omen zuten Aitxuri zela altuena. Sinesteko zaila da 
kontua, baina Antzuolakuekin fidatu zaitez.
https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2005-October/004446.html

oier
On Sat, May 9, 2020 at 3:00 PM IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez 
<[email protected]> wrote:

 Garai batian diskusiño hau modu bakarrian bukatuko zan: arotz edo igeltseron 
bati nibela eskatu, dosdemayora juan, eta hura lurrian jarrita. 

    En sábado, 9 de mayo de 2020 14:33:44 CEST, Ane Urkiola 
<[email protected]> escribió:  
 
 Takoiak jarriz gero, segitxuan konturatzen zara nun dauen aldapia edo 
adokinaua eta nun ez. Badakizu Gari. 😜
Oso ona Iñaki Larrañagan esaldixa! Bide batez, aurtengo Antzerki 
Jardunaldietako kartela oso ona. Ez nekixan hain minimalista zanikan. Erosi 
biharko jako kuadro bat. Nun egoten dira ikusgai/salgai?




          Ane Urkiola  | Komunikazioa 
| Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza |      [email protected] | 
639976232


El sáb., 9 may. 2020 a las 14:25, leire narbaiza arizmendi 
(<[email protected]>) escribió:

Gari, goizeko ordu hórretan eta berandu autobusera juanda, aldaparia ikaragarri 
igartzen da! 
Neu be Eibarren bizi naiz, txotxo! Badakidaz zein kaletsuk daken benetako 
aldaparia. R¡Erretratuan ikusterakuan ordukuanik akordau naiz!
leire n

Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 mai. 9, lr. 
(14:01)):

Aldapara pixka bat daukala zalantzarik ez, bestela errekia ez zan Debara 
ailegatuko eta ez giñake Eibarren egongo.
Castillako herri batekoa izango bazina ulertuko neuke apreziaziñua, baina 
eibartarra izanda, Toribio Etxebarria kaleak EZ DAUKA APENAS ALDAPARIK! Orain 
dala gutxi arte kale hori zan lauan ibiltzeko aukera bakarra Eibarren, neska!
Aldapa adibide egokiagoak baditugu Eibarren:
- Amaña kalea Wenzeslao Orbea kalera bidean goazela- Bustinduitarren eta 
Argtegieta kaleak Amañan,- Otaolatik Kirolegi arterako Santaiñes kalearen 
zatia- Zezenbide klea- Txiriokale- Elgeta kale- San Kristobal- Ibargain kaletik 
Jardiñetarainoko tartea- Aswan-R-K kalea- Iparragirre- ...suma y sigue
Gari
PS: Iñaki Larrañagan beste lokuzio tipiko bat: 
"Ez dago eskubiderik! Mutrikun aldapa, eskilara eta kale bihurriak PINTORESCO 
dira, eta Eibarren aldiz, ZATARRAK?"
Hau idatzi du Ane Urkiola ([email protected]) erabiltzaileak (2020 mai. 9, 
lr. (12:55)):

Ipini kanika bat Ametsa parian. :) 
El sáb., 9 may. 2020 12:49, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez 
<[email protected]> escribió:

 Nork jarri du zalantzan?
Argi dago aldapan dagoela. Are gehiago, bi penditz ezberdin daude, eta 
Galeriaseko eskailerak dira bien arteko muga. Untzagarantz pikoagoa. Gure ama 
indarrez bajatu xamar dago, eta anbulatoriotik itzultzean hark esaten asko 
sumatzen duela Dosdemayoko aldapa.



    En sábado, 9 de mayo de 2020 12:21:10 CEST, leire narbaiza arizmendi 
<[email protected]> escribió:  
 
 Ieup!
Magisterio ikasten hasi nintzanian egunero juaten nintzan Eskoriatzara goizeko 
6,30xetako autobusian. Eta sasoi haretan ordu horretako autobusa ez zan 
Bidebarrixetan geratzen. Horretara, Untzagara juan bihar izaten nintzan.Askotan 
berandu, ixa beti antxitxiketan. Toribio Etxebarria kalia hutsik. Eta 
aldaparia. Bai, kale horrek aldaparia daka, batez be ordu txiki hórretan."Ze 
esajeraua, Leire" esaten zesten lagunak. "Pixka bat badaka, baina hutsa da". 
Bai? Ba, gaurko Berrian agertzen dan erretratuan aldaparia edarto igartzen da. 
Eta ez zesten siñisten! 
Baten batek esaten badau "prespektibia, prespektibia" ñiñiñiñi erantzungo 
detsat! 
Hamen 
loturia:https://ci6.googleusercontent.com/proxy/3_96NsPD3tjw9scUYFgHgv3FzxQJ6eqBGNlvnylYfAH9AaMj85bIJkzqJVVqT_DRZXHNZZbcdXpHfGNwoYFTciHWshURLFSyj7k4jEa75vVd_SxJehv8bTVQpds9lPIPc84=s0-d-e1-ft#https://www.berria.eus/argazkiak_jarraia/egunekoak/2020-05-08/jarraia181085.jpgleire,
 aladapariaren kontra

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]  
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]  
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
 

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]  
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to