Pribatuan abixatu didate funts hobea dela Avilakoa artxibo militarra, Zalantzarik gabe egongo dira funts hobeak, baina ni ez naiz ikerlaria, ni globero bat besterik ez naiz. ;-)
Baina Avilakoa ez dago Interneten ikusteko moduan. Ni ez naiz artxiboetako profesionala, eta artxibategi batera joan eta argazkiak arakatzen ibiltzeak baditu hainbat oztopo gaindiezin niretzat: distantzia, denbora, artxibategien kultura, nola arakatu, baimenak nola lortu... Puff! Gehiegi! Eskerrak Eibarren zorte handia daukagula eta funtsak publikatzen direla, Interneten, paperean, erakusketetan.... Ez daukat kejarik! :-D Gari PS: Argazki honek txunditu nau gaurkoan: https://twitter.com/garaolaza/status/1257198182376837124 eta uste dut identifikatu dudala tokia. Zein zen armarri handi hori zuen jauregi hori? San Andres elizaren parez-pare egongo zen, ala? Bestalde, deigarria da nola plaka euskaraz zegoen gerra aurretik! Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 mai. 4, al. (08:21)): > Egun on, > > Azken egunotan pare bat artxiboren irekieraz irakurri dut. > > Batetik Londreseko British Museumek beraien artxiboaren beste zati bat > zabaldu du eta Interneten jarri du ikertzaile eta afizionatuen esku. > Kalitate oneko irudiak, beraien funtseko objektuen milaka argazki aurkituko > ditugu. > > Lehenengo bilaketa batean kuriosoa hauxe iruditu zitzaidan, Donostiako > setioaren irudi bat, 1813an gertatutakoen testigu: > https://www.britishmuseum.org/collection/image/354583001 > > Bestetik, Madrilgo Biblioteca Nacionalaren funtsetan ere irekiera bat izan > omen da, badirudi orain doan deskargatzeko aukera eman dutela (lehen > ordaindu beharra egoten zen). Ez dakit nobedosoa den funts hau, niretzat > sorpresa izan da. Noski, Eibar bilatu eta gerrako argazki pila bat aurkitu > ditut, ezagutzen ez nituenak. Badaezpada Eibar suntsituta erakusten duten > argazki guztietan, GUZTIETAN, "por los rojos" jartzen du ("incendiada por > los rojos", "bombardeada por los rojos", "convento destruido por los > rojos"...) > > http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0000226347&page=1 > > Funts osoa hemen: > http://www.bne.es/es/Catalogos/BibliotecaDigitalHispanica/Inicio/index.html > > Gari > >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
