Eskerrik asko Markos.

Filosofiatik dantzara egindako hurbilketa lan bat irakurri nuen,
santurtziar batek, Ibis Albizuk, idatzitakoa:
https://www.edicionescumbres.com/libros/entreactos-ensayos-de-filosof%C3%ADa-y-danza-autor-ibis-albizu/

Asko disfrutatu nuen liburuarekin eta Donostiara gonbidatu genuen (Madrilen
bizi da) hitzaldia ematera:
https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/hitzaldia-ibis-albizu

Bikaina izan zen.
https://dantzan.eus/kidea/DantzanIkasi/euskal-dantza-balletean-apaingarri-exotikoa

Frantsesa irakurtzen moldatu izan naiz ―dantzari buruz baldin bada― baina
entzunez ez dakit gai izango naizen.

oier.


On Tue, Apr 21, 2020 at 1:03 PM Zapiain Markos <[email protected]> wrote:

> Ba, Oierri eta dantzari lotuta, eta bide batez frantsesa praktikatzeko,
> oso interesgarria da hauxe
>
>
> https://www.fremeaux.com/index.php?page=shop.product_details&category_id=77&flypage=shop.flypage&product_id=1994&option=com_virtuemart&Itemid=0
>
>
> Audible-n ere saltzen dute, 19 euro
>
> Hori bai, Aristotelesek Etika Nikomakorentzako-n iradoki zuenez, Leirek
> aipatutako bideoak grabatu eta zabaltzea, orain bertan, erosketa mota hori
> egitea baino etikoagoa da
>
>
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected])
> erabiltzaileak (2020 api. 21, ar. (12:40)):
>
>> Guztiz konforme, Oier!
>> Baiña jentia alaitzia bada, espektakulua emotia, nahixagoko neuke Kezkako
>> 4 dantzarik, maskarilla eta osasun neurri guztiekin, kalerik kale
>> dantzalditxuak egittia. Seguru prest egogo ziñaziela!
>> Zuen moduan Eibarko beste edozein talde. Askoz gustorago!
>> Ez da ironia!
>> leire, dantzazalia
>>
>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 api.
>> 21, ar. (11:58)):
>>
>>> Argi geratu da udaltzainen kontratazioan hobetsi diren perfil
>>> musikal-koreografikoak oso desberdinak direla Eibarren eta Elgoibarren.
>>> Eibarren txoni xamarrak atera zaizkigu eta Elgoibarren berriz:
>>> https://www.youtube.com/watch?v=kNbgCUsG-A8
>>>
>>> https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/bideoak/osoa/7165447/bideoa-elgoibarko-udaltzainen-kalejira/
>>>
>>> Nik ez daukat argi horiek izan behar diren udaltzainen egitekoak, baina
>>> zalantzarik gabe, nahiago show kutreak polizia batzuren egunotako
>>> matonismoa baino.
>>> https://twitter.com/oaraolaza/status/1252198559841222657
>>>
>>> Bilboko San Francisco auzoan ertzainek jipoitu zituzten ama-semearen
>>> irudiek asaldatu egiten naute eta horren ondoren ertzainak irudiak hartu
>>> zituzten auzotarrei isunak jartzeak nazka eragiten dit.
>>> https://www.youtube.com/watch?v=T2Itd99TtzI
>>>
>>> Poliziak laguntzeko egon behar du. Jendeari azaldu zer egin dezakeen eta
>>> zer ez, balkoietako txibato enbidiosoen jokoan erori gabe, biolentziarik
>>> gabe. Beti biolentziarik gabe. Norbait kalean badabil poliziak azaldu behar
>>> dio ezin duela hori egin eta lagundu etxera, baina isunik, kolperik eta
>>> atxiloketarik gabe, egoera honetan kalera ateratzea erabakitzen dutenekin
>>> enpatizatuz, denok ez gaudelako ez fisikoki, ez sozialki, ez mentalki
>>> baldintza berdinetan konfinamendu bati aurre egiteko, eta oso afektatuta
>>> egon daitekeen jendeak maiz ezin duelako ongi arrazoitu. Eta ordezkari
>>> politikoek ez lituzkete poliziakeriak eta isunen eta zigorren kulturak ez
>>> babestu eta ez sustatu beharko.
>>>
>>> oier.
>>>
>>>
>>> On Tue, Apr 21, 2020 at 10:05 AM leire narbaiza arizmendi <
>>> [email protected]> wrote:
>>>
>>>> Teleberrixan be agertu zan atzo!
>>>> Eneko, influenzer baiño gehixago, gauzak esaten dabena. Kejau egitten
>>>> naizela, beste modu baten esanda.
>>>> Ane, musikarena hain da konplikaua... zuretako egokixa dan, bestiendako
>>>> ez. EZ dozu topauko danori gustauko jakun zeozer.
>>>> Eta bidiuak grabatzia eta etikia, ez dakit, ba, Markosek hobeto
>>>> azalduko dau! Kale erdixan eta leku baten baiño gehixagotan, bihargin
>>>> publikua izanda eta funtziño hori betetzen, espektakulua montatzen badozu
>>>> legala da grabatzia. Eta morala, salatu nahi dalako. Frogak dira.
>>>> leire, kejaka
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Ane Urkiola ([email protected]) erabiltzaileak (2020
>>>> api. 20, al. (23:08)):
>>>>
>>>>> Bai, Eibar da dana. Hasierakua Ipurua da, Fray Mallea. Ahizpan etxe
>>>>> aurrian.
>>>>> Baina izan zitekeen Valladolid edo Benidormeko hotel bateko piszinako
>>>>> show kutre bat.
>>>>> Bestetik, audioaren egileak gurekin ikasi zeban. Kotxaua! Kuadrilara
>>>>> bixalduko zeban eta zelan zabaldu dan... Atzo Beasain eta Gernikako lagun
>>>>> bik bixaldu zesten. Zur eta lur. Hausnartzekoa. Adi ibilo beharra dago zer
>>>>> eta nola bidaltzen dan eta nora heldu daitekeen. Etika?
>>>>>
>>>>> Azkenik, El Correoko hau irakurri al duzue? 👇
>>>>>  "Los jefes de Policía Local de Euskadi critican el baile «fuera de
>>>>> lugar» de los agentes de #Eibar."
>>>>> https://www.elcorreo.com/sociedad/jefes-policia-local-20200420221928-nt_amp.html?__twitter_impression=true
>>>>>
>>>>> Ia zelan amaitzen dan hau dana, sanjuanak balkoian? 😅
>>>>> Ane
>>>>>
>>>>> El lun., 20 abr. 2020 21:30, Gari Araolaza <[email protected]> escribió:
>>>>>
>>>>>> Ba Espainia mailan ere atera dira gure udaltzainak. Bideoaren
>>>>>> lehenengo zatia ere Eibarkoa ote da?
>>>>>>
>>>>>> https://www.mibrujula.com/un-ciudadano-indignado-con-los-municipales/
>>>>>>
>>>>>> Gari
>>>>>>
>>>>>> Ane Urkiola <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2020
>>>>>> api. 20a, al. 20:36):
>>>>>>
>>>>>>> Urkizun be oin euskal musikia! Neu be akordau nai Leirekin. Kar-kar.
>>>>>>>
>>>>>>> BEATLES edo QUEEN ipintzia be ondo egon leike, Kerobia, Izaki
>>>>>>> Gardenak edo musika klasikua. 'Punto eta Aparte', txosna eta 
>>>>>>> erromerixetako
>>>>>>> musikiaz gain, zeozer lasaiagua.
>>>>>>> (Josu ta Gorkantzako)   ;) ;)
>>>>>>>
>>>>>>> Ane
>>>>>>>
>>>>>>> El lun., 20 abr. 2020 20:17, Eneko Astigarraga <
>>>>>>> [email protected]> escribió:
>>>>>>>
>>>>>>>> Leire, tokiko "influencer" bat zara!!
>>>>>>>> gaur trikitixak munizipalen megafoniatik :-D
>>>>>>>> eneko
>>>>>>>>
>>>>>>>> On Sun, Apr 19, 2020 at 2:21 PM leire narbaiza arizmendi <
>>>>>>>> [email protected]> wrote:
>>>>>>>>
>>>>>>>>> Aupa!
>>>>>>>>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto
>>>>>>>>> ofizialetan pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>>>>>>>>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako.
>>>>>>>>> Egun horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña
>>>>>>>>> egunetan zer ez da, ba, rarua!).
>>>>>>>>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia
>>>>>>>>> ikusten. Entzun bai.
>>>>>>>>> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
>>>>>>>>> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat 
>>>>>>>>> hemendik
>>>>>>>>> pasatzerakuan.
>>>>>>>>> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat
>>>>>>>>> gaztelaniaz jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete 
>>>>>>>>> ziran,
>>>>>>>>> bistako aldaketia begittandu jatalako.
>>>>>>>>> Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
>>>>>>>>> ikusitta, eurak dira, seguru.
>>>>>>>>> Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz?
>>>>>>>>> Itzela iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak 
>>>>>>>>> jasotzeko?
>>>>>>>>> Ze alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
>>>>>>>>> Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai.
>>>>>>>>> Zer dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze 
>>>>>>>>> helburu
>>>>>>>>> dakan honek guztionek!
>>>>>>>>> Bestiok zer diñozue?
>>>>>>>>> leire, harrittuta
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> ________________
>>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> --
>>>>>>>> Eneko Astigarraga
>>>>>>>> *CodeSyntax* <http://www.codesyntax.com>
>>>>>>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>>>>>>> E-20600-EIBAR
>>>>>>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>>>>>>
>>>>>>>> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image:
>>>>>>>> linkedin] <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image:
>>>>>>>> facebook] <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image:
>>>>>>>> http://www.prospectiva.eu] <http://www.prospectiva.eu>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> ________________
>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> ________________
>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> ________________
>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>> [email protected]
>>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to