Aupa!
Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto ofizialetan
pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun
horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña egunetan
zer ez da, ba, rarua!).
Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia ikusten.
Entzun bai.
Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki bihotza",
"Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik pasatzerakuan.
Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat gaztelaniaz
jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete ziran, bistako
aldaketia begittandu jatalako.
Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
ikusitta, eurak dira, seguru.
Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz? Itzela
iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak jasotzeko? Ze
alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai. Zer
dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze helburu
dakan honek guztionek!
Bestiok zer diñozue?
leire, harrittuta
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to