Ene, konfinamendua korreo elektronikua garbitzeko aprobetxatzen nabil, eta martzoko (ze urrin) mezu truke hau topau dot. Asierrek aittatu zeban Ego errekian izen diferentiak
> > > Izan be, Ego errekiak Eibarren bakarrik daka EGO izena. Ez gorago, eta > ez beherago. Eibartik kanpo beste izen batzuk hartzen dittu: Berano > eta Urtia Ermuan; Aixola Elgetan eta Eitzagan... eta Deba Maltzagatik > > * Berano errekia? (hidrologixiak eta herrixak diñuenan arabera) > * Aixola errekia? (Juan San Martinen teorixia) > * Deba errekia? (Bittor Kapanagan teorixia). > Aixola errekia ez da, ba, Eitzagatik datorrena, afluente bat? Neri hirugarrena gustatzen jata, zelan ez! ;) > > Kapanagan teorixia: > * Bizkaiko 2 muturretako ibai nagusixak ez dake euskerazko izenik > (Nerbioi eta Deba). > * Bizkaiko antxiñako tribuak beste izenen bat erabiliko zeben. > * Kapanagan proposamena (ez da teorixa mailara heltzen): Deba errekia > EGO deitzen zan; eta Nerbioi errekia IPARRIBAI (Aperribai toponimua ei > dago Ibaizabalek eta Nerbioik bat eitten daben toki berian). Eta bixen > artian dago Artibai. > Teorixa horrek badaka pega bat. Nerbioik eta Ibaizabalek bat egitten daben tokixak URBI daka izena. Oso grafikua, ezta? Basaurin dago, nere lantokittik hurrian (Ai! bueltauko ete naiz?). Egixa da, handik gertu, Galdakaon, Aperribai auzua daguala, baina bertan-bertan be ez dago. Urki eta Amaña gauza bera ez diran moduan. Politta da teorixia, Tigris eta Eufratesen artian biziko giñakelako! leire, jai-urtzaile
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
