Egun on, Ane:

Nik ere ez dakit zelan idatzi beharko litzatekeen, baina, akaso, Orotarikoak 
pistaren bat emango dizu.

"Neskatilliak esango deutsa ugazaba-andriari; asiko da agiraka, txilijoka, ta 
berbarik onen esango deutsuna, izango da guzurra dinozu. Mg PAb 60. Beebillen 
estuturik / txillijoka gaisua / guztija igarua. Ib. 99. Emakumak txilioka, 
txakurrak zaunkaka. A BGuzur 149. Txilioka ta uluaka iges egin ei eban lamiña 
orrek. Ag AL 65. Joan zan arin-arinka Juana Marigana, ta eldu eutsan sendo 
gonatik, ama, ama ta ama txillioka iarduala. Echta Jos 16. Zertan daukazu zuk 
zer jo gure mutilla? --zion amonak, txilioka, suak arturik. Ag G 274. 
Seme-alabatxuok negarrez txilioka, . Ama ta ama-ka. Alt EEs 1912, 127. Arrikada 
andi bat emonda bialdu eban txakurra txiliyoka. Kk Ab II 172. Erriko sirena 
itzalak, irrintzika ta txilioka. Alt LB 91. Milia aitaren gorputz-gañera dijoa 
txilioka. NEtx Antz 29. Sorgin-sorgiña alakoa, orruka ta txilioka, bertan 
kizkaldu zan. Bilbao IpuiB 2"

Begoña Azpiri Eguren
Itzultzailea  - Ego Ibarra idazkaria
www.egoibarra.eus
Eibarko Udala

________________________________________
De: Ane Urkiola [[email protected]]
Enviado el: miércoles, 08 de abril de 2020 8:44
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Txilizoka zelan idatzi?

Egun on,

Zelan idatziko zenukete oihuka bizkaieraz? Txilizoka, txilizioka, txillizoka, 
txillixoka?
Gure ama hizkuntza ondarrutarra danez, sekulako zalantzak holako gauzak 
idazteko orduan. Egon naiz ikertzen interneten baina ez dot topatu.


Eskerrik asko,

Ane


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to