Elenak:
> Kasualitatez, irakurri ditudan azken bi liburuetan aipatzen da Eibar, eta, 
> nola ez, bitxikeria horren berri izan behar zuen eibartarren zerrendak, nahiz 
> eta zuetako askok ziur jakitun zareten honez gero.
>
> Bata: Aitaren etxea, Karmele Jaiorena.
> Protagonistak Eibarren pasa zuen haurtzaroa, eta nerabe zela, aitaren 
> tailerra Gasteiza lekualdatu zutenean, bertara joandakoa bizi izatera.
> Gure belaunaldikook ezaguna dugu egoera hori. 1970 urtearen inguruan tailer 
> asko atera ziren Eibarko hirigunetik, espazio gehiago eta ziur asko 
> merkeagoren bila. Gure aitak lan egiten zuen tailerra ere, GAC, Eibartik 
> AbadiƱora eroan zuten sasoi hartan.
> Liburuan ez da Eibarko tokirik aipatzen, oker ez banago, Jai Alai taberna 
> baino ez. Ez dut izen hori duen tabernarik ezagutzen Eibarren, izen horrekin 
> garai bateko Zezenbideko dantzalekua baino ez.
>

Karmele Jaiok harremanen bat daka Eibarrekin?

"Musika airean" irakorri netsan oin dala gitxi, eta esango neuke han
be Eibar aittatzen zala (ziharka bazan be); edo euskera kontuengaittik
irudittu jatala Eibar inguruko zeozer aittatzen zebala.

Gurasuak lekittarrak ei dittu...

a.


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to