Ez dakit ze furixada jo detsen udalelueri, baina behekaldian behintzat,
zebra-bide guztietako pasuetan obretan dihardue. Askotan, mailla jeisten,
eta ederto dago, ze errekauen karruakin, ume kotxiekin, takataka edo gurpil
aiukixan ibili ezkero sekulako aldia dago.
Baiña ez dot normala ikusten rebajauta zeguazenak altsatzia; hau da, atzera
be maillia egittia. Bittan bai, gitxienez: Zubigaiñetik parkera doian
haundixan, eta Arragueta, Grabadores eta Urkusua lakartzen diran horretan.
Zegaittik altsau dabez espaloiok? Ze nesezidade? Badena egingo ete dabe?
Baiña, noiz?
Bueno, eta gaur goizian ikusi dodana, ez siñistekua! Aittatu dodan
horretan, bihargiñak biharrian. Baiña arragueta itxitta daguanez, trafiko
guztia euren gaiñetik!
Herri hoenetakuak ez daka izenik! Ze, Grabadoresen be enbarazua dago,
Sarasketaneko taillarra botatzen hasi diralako!
ERnegauta aimaittu dot etxetik urten orduko!
leire, hasarre bizi dan hori
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to