San Andres egun ona izan deizuela. Baserritarrak ferixa prestatzen dabiltzan momentu honetan Olabe baserriko azken nobedadeak irakurtzen nabil.
Olabe baserria Ean dago, Bedarun (ez nago seguru zein herri-auzori dagokion, baina hor inguruan). Kontua da euskal-ingles bikote batek hartu zuela baserri hau eta beste askok bezala kanpondu eta bizileku moduan jartzen ari direla. Etxe zati bat beraien alabarekin batera bizitzeko jarriko dute eta beste zati handi bat jendea hartzeko, ikastaro eta egonaldietan. Bitartean mongoliako Yurta edo txabola zirkular horietako batean bizitzen egon dira. Joseba Attard diseinatzaile eta ardi ilemoztaile euskanglisha da etxeko jauna eta Facebooken beraien proiektuaren gorabehera guztiak kontatzen dituzte, ni bezalako baserritar oniriko batentzat ideala, lokatzez gutxi zikintzeko. Aktibitate honi eta beraien jarrera irekiari esker jende asko etortzen zaie bisitan atzerritik eta gertutik, denboraldi bat etxean pasatu eta konponketa lanetan laguntzera. Azken bisitarietako batzuk paisajista-baso-aditu bikote bat izan dira, eta hauek proiektuaren azterketa egin dute baso eta landarediaren ikuspegitik, ingeles batuan, noski. Ziurrenez beraien esanak beste baserritar askorentzat interesgarri izan daitezke, hementxe daude: https://viewfromthecoffeepot.wordpress.com/2018/11/28/6-3-olabe-the-woodland/ eta blog horren aurreko artikuluetan baserriko beste gai batzuk jorratzen dituzte. Artikuluan Keko Alonso bizkaitar basozalearen lana famatzen da eta horren bidez ezagutu dut Kolore guztietako basoak ekimena https://koloreguztietakobasoak.wordpress.com/proposamena-2/ Ba horixe konpartitu nahi nuen. Olabe baserriaz jakiteko onena beraien facebookean jarraitzea, eta barkatu Enrike eta baserriarekin lotura duzuenok kaletar lapur ezjakin honen intromisioa ;-) Aupa San Andres! Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
