Trunboiren bertsoak, aspaldiko partez.
Serafin

*/_EUSKARA. GOGOETAK_/**//*

*/DOIÑUA: Lurraren pean sar nindaiteke/**//*

*//*

/I/

/Barandiaranek, bere txikian//,///

/bazuen jakinduria/

/Paleolitos arotik, zion, /

/dator hizkuntza guria//,///

/milaka urtez iraun du, beraz,/

/nahiz izotza zein euria//,///

/jende askogan, zaharra delako,/

/sortu du jakinguria//;///

/gero norbaitek botako zuen /

/zela txatar, iruria/

/eskasa baina, tinta ugari/

/bazterretan isuria/

/pixkanaka du berreskuratu/

/izen ona, irudia./

//

/II/

/Erromatarrek ekarri zuten/

/euren hizkuntza, kultura,/

/golde berria, galtzada, zubi/

/miliarri, eskultura,/

/jaso zituzten opidum-ak ta/

/harresi sendoz ingura//,///

/kosta miatuz batel lirainak/

/abaroetan aingura//;///

/ingeniaritzan aurreratuak/

/teknika onak eskura/

/akueduktoz hurbiltzen zuten/

/iturrietatik ura//,///

/euskarak dirau eta latina/

/mugatua liburura./**

**

/III/

/Erromak egin hildoan ziren/

/ereingo kristau haziak/

/moda bitxiahedatu zuten/

/Egiptok, Kapadoziak,/

/seigarren mende bueltan hor ziren/

/haitzak zulatzen hasiak/

/bakardadean nahi bait zituzten/

/jaso Kristoren graziak//;///

/Trebiñon dira aterpe hoiek/

/geuk ditugu ikusiak/

/denon arreta merezi dute/

/hain xumeak, bereziak/

/euskara al zen zerabiltena/

/harpe hoietan biziak?/

//

/IV/

/"Ora et Labora" hasierako/

/Benitoren aldarria//,///

/solteak batuz eraiki zuen/

/monakal era barria//,///

/lehenengotik ezarri zien/

/klausuraren uztarria//,///

/pobreza eta kastitatea/

/beharrezko oinarria//;///

/Euskal Herrira iritsi eta/

/zabalkunde deigarria/*/,/*//

/euskara urri idatziz, behintzat,/

/orri ertz baten jarria/

/"Izioqui dugu ajutu ez dugu"/

/perpaus gogoangarria./

//

//

//

/V/

/Erdiaroko ilunbe hitsak/

/bide zabal argiari/

/Berpizkundea deritzo orain/

/mende biko garaiari//,///

/literatura, itzulpengintza//,///

/miresmena grekerari//,///

/jakiminaren ezten zorrotzak/

/aurrerapenak ugari//;///

/hemen batzuek gogoz, sutsuki/

/ekin zioten lanari//,///

/"gure mintzairan idatz daiteke"/

/Etxeparek munduari/

/euskaraz lehen inprimatua/

/eman zigun hark opari./

//

/VI/

/Estatuetan oinarritu da/

/hizkuntzaren ahalmena/

/kolonizatu ondoren, baina,/

/gurearen ukapena//,///

/ezdeusa, zatar, txiro, trauskila/

/MARIANAren txostena,/

/teoriari bide emanez/

/ezabatzeko baimena;/

/"El Imposible Vencido" bera/

/galtzailearen auhena/

/frogatu nahirik euskara zela/

/mintzaira zahar, gardena/

/arrazoiaren bermea zuen/

/etsaiak indarrarena./

//

//

//

/VII///

/Kulturak bere piztualdia/

/urtu zenean izotza/

/andre zein gizon suhar, argiak/

/jaso zutenak ahotsa/

/bazter utzitik ohiko izu/

/gutxiespen eta lotsa/

/erein behar zen haziarentzat/

/ireki zuten lorrotza;/

/Españak zuen ezarri, baina,/

/lege estua, zorrotza/

/gaztelenia ozen goratuz/

/euskarari kenduz hotsa,/

/hainbeste urte iraun duena/

/bere etxean arrotza./

//

/VIII/

/"Ekarri dugun mintzairan duzu/

/benetan askatasuna/

/jakinduria unibertsala/

/bizitzari erantzuna"/

/berba jario, azpijokoa,/

/erdainua, behazuna,/

/mehatsu, irain, eraso, zigor//,///

/lotsarien eraztuna;/

/hara zer duten ekarri hauek/

/debekua ta isuna//,///

/orain pareko, ofiziala/

/sinatuz gero ituna,/

/itunak itun argi, nabarmen/

/menpeko euskal hiztuna./

//

//

//

/IX/

/Duela mende erdi bat edo/

/egonezina zen latza/

/egin beharra zegoen zerbait/

/erne zekigun baratza,/

/geure hizkuntzan analfabeto/

/alfabetatzen urratsa//,///

/Euskaltzaindiak, bere aldetik//,///

/batuaren lehen ardatza//;///

/ikastola ta gaueskolena/

/ekinbide aberatsa//,///

/itolarrian zegoen hari/

/itzuli zioten hatsa/

/gero goizargi bihurtu zaigu/

/beltza genuen arratsa./

//

/X/

/Irakaskuntza dugu geroa/

/dezagun,bada,eratu/

/jantzi,aberats,zabal,euskaldun/

/ez dadin azken geratu,/

/lehenik dugun eginkizuna/

/erdal katetik askatu/

/lamia kantu oro baztertu/

/ta nortasuna garatu;/

/biko sistema kaltegarria/

/hezkuntzatik ezabatu//,///

/euskara landu, kultura jorra/

/etorkizuna finkatu//,///

/gero geuk dugu erabakiko/

/zein erdara aukeratu./

//


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to