Gaur egun esango dau baten batek. Euskeraz eta tradiziñuan, baina, Eibarren ez.
Cantabria-Bilbo inguruko aldaera bat dala emoten dau, "mejillón" berbian aldaera bat, antxiñakua (mocejon be bai Cantabrian, mojijon Bilbon bertan, mozojón inguru guzti horretan gitxienez XVI. gizaldittik). RAEk ez dauka jasota; "Lexicon del bilbaino neto" liburuak bai (Arriaga, 1896). Euskerazko hiztegixetan ez da agertzen, ez zaharretan, ez gaur egunguetan, ez Eibarkuan... Ez da euskeraz erabili izan dan berbia. Ez dago iñungo lekukotasunik oin dala gitxira arte (ez Orotarikuan, ez XX. mendeko corpus estatistikoan, ez Ahotsaken...). Azken urtiotan Bizkai barrukaldera be dexente hedatu da, baina zabaltze barrixa da eta, nere ustez, erderiakin lotutakua. Izan be, kostaldeko herrixetan iñun ez da erabili izan "mojojoi" eta, neurri batian, behintzat, euskerazko tradiziñoko berbak gorde dittue gaur egun arte (hónek be latinetik eratorrittakuak diran arren): * Bizkaiko kostaldian muxila, mutxiloi... (hori be latinetik, muscellio-edo, seguru asko). * Euskara estandarrian gipuzkerako "muskuilu" normaliztu da (hori be latinetik, musculus-edo, seguru asko) Tarteka-tarteka berpizten dan eztabaidia da "mojojoien" hau. Twitterren, esate baterako ;) https://twitter.com/AnnieSdelMono/status/306517785469657089 a. Hau idatzi du Josu Mendicute ([email protected]) erabiltzaileak (2018 uzt. 12, og. (22:29)): > > Eibarko pintxopotean, eztabaida: Eibarren mejilloiei “mojojoiak” deitzen omen > jakez. Sekula halakorik entzun barik. Inork argittuko? > > josu > > Enviado desde mi iPhone > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
