Kaixo, Eneko Erauzkin Eibartarra naiz, Estonian bizi dena. Orain dela hilabete batzuk zerrendan sartu nintzen eta beti irakurtzen zaituztet naiz eta idatzi ez. Gauza da Ostiral honetan Kirmen Uribe idazle Ondarrutarra elkarrizketatu behar dudala Estoniako "HeadRead" irakurketaren festibalean. Head (ona estonieraz) Read ( irakurri ingelesez) Estoniako kulturan prestigio itzela duen festibala da, eta Estonian idazleen elkartean gertztzen da, Tallinneko alde zaharrean. Ordu beteko elkarrizketa izango da, eta galdera mota guztiak egin daitezke, kultura, euskararen egoera, politika, hezkuntza, bere idazlanak.. edozer. Prestatuta dut baino burutik pasatu zait zuetako askok kulturgintzan edo euskararen munduan zaudetenez ( edo bere lanen irakurleak zaretelako ...) agian  berari galderaren bat egin nahiko zenioketela.

Norbaitek buruan zerbait badauka idatzi eta galdetuko diot zuen izenean. Elkarrizketa grabatu egingo da (ingelesez izango da) eta youtuben jartzen dutenean euskal azpitituluak jarriko dizkiot.

Animatzen bazarete ostegunerarte  denpora duzue.  Kirmen Uriberen lan bi Estonieraz daude jada, eta Bilbao-New York liburuan Estonia agertzen da.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to