Egun on, Propaganda pixka bat egitera nator. Interes ezkuturik ez daukat, interes pertsonal kultural/aupagu besterik ez.
Asteburu honetan emango dute Errementari Eibarren, Coliseoan. Badakizue, Errementaria eta deabrua euskal ipuin tradizionalaren zinerako moldaketa. Historia ona da eta badirudi pelikula ederra dela. Gainera Eneko Sagardui ere azaltzen omen da, Durangoko aktore Goyatizatua. Googlek diƱo "The Devil and the Blacksmith" emango dutela, hauek ere izena inglesez! Programazioa hemen duzue: https://www.eibar.eus/eu/kultura/coliseo-antzokia/zinema-coliseoan/#film-no-2 Programazioari begiratuta, esango nuke saio batzuk VOS (euskaraz gaztelerazko azpitituluekin) izango direla, eta beste batzuk erdera batuan, beraz adi zein sesiotara zoazten! Euskara hutsean azpititulurik gabe ikusteko Azpeitia, Bilbo, Ordizia, Orereta, Donostia, Tolosa edo Gasteizera joan beharko duzue. Oraingoan behintzat honetaz ondo informatu dute. http://www.zinemauneak.eus/albisteak/non-ikusi-errementari-filma-ikusgai-izango-duten-zinema-aretoen-zerrenda?utm_source=dlvr.it&utm_medium=twitter Ea ez dugu Goya sari baten zai egon behar euskarazko pelikula batekin zinema betetzeko, bale? Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
