Eskerrik asko, Ane.

Albistia euskeraz nahi dabenandako badago aukerarik:
http://etakitto.eus/berriak/josu-mendicute-izango-da-2019ko-udal-hauteskundeetarako-eaj-pnvren-alkategaia.html

Aipatzen dittuzun gauzak, zuzenago edo zeharka, lehen elkarrizketan aipatu
dittut, "amesten doten Eibar" zelakua dan galdetu destenian. Hau bai,
gaztelaniaz.
http://cadenaser.com/emisora/2018/02/21/radio_eibar/1519200061_457724.html

Bat nator erronka haundixak dakaguzela aurrez aurre. Halandabe, uste dot
bagagozela gaztiongan pentsatzen. Askotan eztabaida txikixetan zarata asko
egitten dogu, baiƱa agintaldi hontan aurrerapausu batzuk emon dira. Ez dira
nahikuak! Baina egin dogu zeozer. Batzuk aipatziarren, gaztiendako
alokairurako laguntzak jarri dira, ez nik nahiko neuken moduan, baina
pausua emon dogu (bereziki EH Bilduk proposatuta); ekintzailliendako
laguntzetan indar gero eta haundixagua jarri dogu eta enplegu plan bat
abiatu dogu formakuntza tarteko (EAJk eta Irabazik bultzatuta)... aurten
dirulaguntzak jarriko doguz eraikin industrial hutsetan jarduera barrixak
abiatzeko (Biharrian moduko ekimenak). Uste dot bide luzia dakagula
aurretik, ideiak areagotu, antolatu eta planifikatu biharra daguala, baina
pausu batzuk emon doguz.

Benetan uste dot pausu horiek emoteko ez dala nahikua izango alderdi
politikuen lana. Ez dot gure erantzunkizuna alboratuko, baina bai nolabait
partekatu: uste dot Eibarren etorkizuna guztion artian eraiki biharko
dogula eta zuk zeuk be zeresan asko euki zeinkela. Ihes egin barik, ilusio
apur bat piztu dezagun. Hori da, behintzat, nere erronka.

josu




Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
otsailaren 21(a) 12:51):

> *ZORIONAK ibilbide berrian Josu!*
> http://www.diariovasco.com/bajo-deba/eibar/josu-mendicute-candidato-
> 20180219203814-nt.html
>
>
> Ez daukazu lan makala aurretik! ANIMO!
>
>
> Mezu bakarra udaleko politikari *GUZTIENTZAT:*
>
>
> *Noiz hasiko zarete udalean gazteongan pentsatzen? 29 urteko emakume ta
> autonoma moduan, argi esango dut: gazteontzako ez dago etorkizunik
> eibarren.  *
>
> *Etxebizitza alorra, lan prekarietatea, Alfa (ekonomia), kultura zerbitzu
> eskasa ta gaizki kudeatua, berdintasunaren aldeko ekintza gutxi... Horrek
> lau puntuak eibarren nahiko makal daudela esango nuke. Eibar laster
> GERONTOLOGIKO bat izango da, ta gazteok ihes egingo dugu Donosti/Bilbo edo
> atzerrira. Gai SERIOA da. *
> * Eibar ezin da izan Ipurua eta dosdemayoko poteoa soilik.  Herri hori
> eraikitzea nahi bada, behintzat, ni banoia!*
>
>
> Badakit errezena kexatzea dala, baina beno, eraikitze aldera. Kontzientzia
> ta kritikotasun pixkat bihar dau etorkizuneko udalak ta gizarteari
> begiratzea eta entzutea. Berdina eta ezberdinari. Izan zirenei eta izango
> direnei.
>
>
> Animo danoi eta egurra!
> Zorte on!
>
> Ane
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> *          Ane Urkiola ** | Komunikazioa *
> *| Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza **|*
> *      [email protected] <[email protected]> | 639976232*
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to