Aupa,
Dokumentaziño bihar bat egitten nabil (euskal espeleologiaren historia),
eta horren barruan Eibarren funtzionau zeban lehelengo taldeko kidiak
identifikau nahiko neukez, hónek argazkixetan agertzen dirazenak:
https://eibar.org/blogak/orakulua/50-hamarkadako-espeleologo-eibartarrak
Dato gehigarri batzuk:
* 1950 inguruko espeleologo eibartarrak Aranzadi Z.E.ko kidiak ziran
berez; Club Deportivoko Espeleologia Sailla 1965 aldian sortu zan,
Jose Mari Tellerian gidaritzapian. Jente hau zaharragua da, gaur
egunian 90-100 urte artian izango leuke, biziko balitz.
* Kide ezagunena Juanito San Martin da, eta hori idetifikauta dago
jakiña; elkarrizketetan bestien izen batzuk be jaso dittudaz: Miguel
Etxeberria (Julian Etxeberria, Eskola Armeriako zuzendarixan semia;
itxuraz Deporren zine proiekzionista ibilli zan gero), Jose Luis
Vitoria, Eibar apellidoko bat (“Maltza” edo “Maiza”), Arrieta
abizeneko beste bat, Larrea abizeneko beste bat...
* Argazkixetako bat Madarixan etarata dago, eta beste hirurak
Gesaltzako Lizunian (Arantzazu, Oñati), 1951an. Aranzadi ZE-k “I
Cursillo de Iniciación a las Ciencias Naturales” egin zan, eta
paraleloki Espeleologia Sailak Gesaltzako esploraziño jardunaldi
batzuk egin zittuan. Bertan Errenteriko, Tolosako, Oñatiko eta
Eibarko espeleologuak ibilli ziran, eta Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe
sisteman egindako lehelengo esploraziño “serixua” izan zan.
Galdetu etxeko nagusixei, mesedez. Edozein komentarixo eskertuko detsuet!
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.