Kaixo danori, *Eibarko nortasunaren inguruko dokumental bat egiten ari gara S.D. Eibar futbol taldearen eboluzioa aitzakitzat hartuta. ETB-n emitituko da gabonen bueltan. Zuzendariak Joseba Urkiola eta Oier Plaza eta neu produkzio kontuetan nabil.*
Gure ideia *eibarko memoria historiko eta industriala *transmititzea ere bada pertsonen istorioen bidez. Zeharka hor ere ikusten baita eibartarron ADN-a eta balioak. Harira joango naiz, kontua da gerraosteko sekuentzia bat grabatu nahi dugula, rekreazio bat. Horretarako, *4 ume behar ditugu 9-10 urtekoak, zeintzuk bizikletan jeitsiko diren Txontatik behera*. Garai hortako arropekin jantziko ditugu eta ilea, makilajea eta atrezzoa ere sasoi hartakoak izango dira. Bizikletak ere bai, noski. Rodajea urri erdialdeko arratsalde batean izango da, baina hori zehaztuko dugu aurrerago. Eguraldia ere begiratu beharko dugu eta. Hortaz, behar ditugu: *-9-10 urteko 4 ume (2 neska eta 2 mutil)* *-Bizkletan ibiltzen dakitenak* *-Kamera aurrean lotsatuko ez direnak* *CASTING-a:* Barixakuan izango da arratsaldeko 17:30etan, lekua orain ari naiz kudeatzen. Bidaliko dizuet informazioa. Casting-ean Joseba Urkiola eta biok egongo gara. Ba horixe, seme-alaba, iloba edota umerik baduzue inguruan, esan animatzeko! Politta izango da eta. Milesker, Ondo izan*.* *Ane Urkiola* *(Produkzio Arduraduna)*
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
