Beste herri askotan bezala, igandean egingo da herri galdeketa Eibarren, eta
*"Euskal Errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?"* izango da Eibarren
adostu eta planteiatu den galdera.

Pertsonalki aberasgarri eta interesgarria iruditzen zait prozesua eta
horregatik parte hartzera animatzen zaituztet.

Nik uste botoemaileen gehiengoaren erantzuna "bai" izango dela. Hau da
botoemaile eibarratarren gehiengoak Euskal Errepublika bateko herritarra
izan nahi duela adieraziko duela (besteek zer pentsatzen duten ez dugu
jakingo oraingoan).

Baina ez dut oso argi nondik nora ibili daitekeen partehartzaileen
portzentaia Eibarko kasuan.

Antzerako galdeketetan (ikus mapa
http://gureeskudago.eus/eu/herri-galdeketak), herri txiki askotan
partehartzearen %60a gainditu izan da: Arrankudiaga %61,59 ; Ispaster,
%63,79, Bakaiku %65,33 Zaldibia 66,22; Mutiloa %71,50; ... ia bestelako
edozein hauteskude batean ematen denaren pare.

Aldiz, herri handiagoetan %20 inguruan ibili izan da: Arrasate %23,56 ;
Beasain %21,13, Errenteria %15,51 ; Arrigorriaga %14,50 ; Zumarraga %13,43
... Galiziako Estatutuaren erreferendumaren inguruan edo.

Igande honetan tamaina honetako zenbait herrietan egingo da galdeketa :
Mungia, Sopela, Zornotza, Durango, Lasarte, Zarautz, ... edo Eibar bera.

Zehazki Eibar bezalako herri batean, nolakoa aurreikusten duzue parte
hartzea igandeko herri galdeketan?
<%10?   %15?  >%20?

eneko


[image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image:
http://www.prospectiva.eu] <http://www.prospectiva.eu>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to