1937ko apirilan 25ian Eibar bonbardeatu eta erre zeben.
Bixar 80 urte beteko dira.

Horren harira, hitzaldi interesgarrixa Coliseuan. Juan Pablo Fusi,
gerra zibilaz.

http://egoibarra.eus/eu/albisteak/bihar-asteartea-izango-da-juan-pablo-fusi-historialaren-201creflexiones-sobre-la-guerra-civil201d-hitzaldia?utm_source=newsletter&utm_medium=email

a.

.....

Bihar, apirilak 25, izango da Juan Pablo Fusi historialaren
“Reflexiones sobre la guerra civil” hitzaldia

Eibarko Coliseoan, iluntzeko 7,30etan emango duen hitzaldiaren muina,
historialariak berak adierazitakoa, hauxe da: “Gerra zibilak erabat
astindu zuen mundua, zuen esanguragatik astindu ere:
herri-erresistentzia jarki zitzaiolako kolpe militarrari. Gerra ez zen
izan, inola ere, inozokeria, Espainiarentzako porrot historiko
tragikoa baizik.”

Fusi irakasleak Eibarren emango duen hirugarren hitzaldia izango da
hau: aurrena 1986an eman zuen, Toribio Etxebarriaren jaiotzaren
mendeurrenean; hurrena 2001ean, Errepublikaren aldarrikapenaren 70.
urteurrenean, Paul Preston historialari ingelesarekin batera.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to