Aupa,

Aholkua eskatzera nator; eta hau geek-lurker-ciberguayez betetako gela illuna danez, etxata leku egokixagorik okurritzen, twitter, feisbuk eta zera horrek baiño hobia.

Seme zaharrena edade kritiko xamarrian dakat (8 urte), teknologia aldetik: ondiok ez dau mobillik (irmoki) eskatu, baiña bere lagun gehixenak badake, eta badakigu laster etorriko dala esijentzia. Bestalde, interneten-eta badabil, ondiokan http://www.friv.com/ eta halakuetan, baiña bere lagun batzuk herriko cibercafera-eta juaten dira, joko “aurreratuaguetan” ibiltzeko, tiruak eta; gurasuengandik ezkutuan, bistan da.

Orduan; neri jokuen mundua etxata pitorik be interesatzen, baiña ikusten nabil denpora bat eskindu biharko detsatela. Gure umiekin hortan jokatzeko, mundu hori pixkat ezagutzen hasteko, eta batez be nun ibiltzen diran pixkat ezagutzeko (ez dot eurak egitten dabena kontrolau nahi bez, e? badakitt eziñezkua dala, eta etxata oso osasungarrixa iruditzen be). Joko batzuk deskargau, eurekin jokatzen hasi... (etxian ADSL-a dakagu, eta 3 ordenadore). Gaztien sare sozialekin be, bardin egin nahiko neuke.

Ez dakitt nundik hasi. Asko eskertuko neuke aholkuren bat.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to