Mutillen jokua zan, bai. Baiña, antza danez, mertzedarietan nahiko
marimutillak edo matxorrak giñan eta ibiltzen giñan jolasorduan. Txorro
morron be bai. Baiña debekatu egin zeskuezen, señoritak izan bihar giñalako.

Orduan, foballian hasi giñan. Imajinau, 50 bat neska pelota baten kontra!
Ha bai biolentzixia! Hori be debekatu zeskuen (benetan arriskutsuakziran
ostikadak)

Azkenian, protesta bat egittia erabagi genduan, uste dot nere bizitzako
lehenengua: egun baten danok jaun giñan kopiñak hartuta eta korruan-eta
ibili giñan!

Hori bai, manja batzueri zoragarrixa begittandu jakuen hain femenina eta
ume ikustian! Ene!

leire, protestan

Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
otsaila 15 14:27):

>
>
> Leire, kaixo,
>
> gure auzoan, Urkin, jolasten zen "burro y berza"n, baina mutilek bakarrik.
>
> Neskak oso finak ginen nonbait, eta gure joko biolentoena txorro-morro zen.
>
> Eta ez daukat gogoan zertan zen.
>
> Elena
>
>
> ------------------------------
> *Nork:* [email protected] <txargain=gmail.com@mg.
> postaria.com> honen izenean: leire narbaiza arizmendi <[email protected]>
> *Bidaltze-data:* asteazkena, 2017(e)ko otsailaren 15a 12:27
> *Nori:* Eibartarrak zerrenda
> *Gaia:* [eibar] el burro y la berza
>
> Aupa, lagunok!
>
> Izenburu arrarua jarri detsat mezuari, ezta? Baina gaztetxotako jolas
> baten izena da. Guk, behintzat, hala esaten gentsan. Iñor gogoratzen da?
>
> Jolas honek zatixak zittuan. Bote-bote eta la cueva del oso dittut goguan.
> Nahiko biolentua zen normalian.
>
> Nik ez dakadaz oso argi akorduan zati guztiak. Iñork bai?
>
> Milla esker!
>
> leire n
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to