Sorta ederra da, bai horixe. Bakoitzak kontu desberdinei erreparatzen die,
niri, dantzariaren betaurrekoak jantzita, bi kontu eman zidaten atentzioa.
Batetik, aurreskua edo soka-dantza ageri dela. Horrek berresten du sumatzen
genuena, gerra zibilerarte aurreskua dantza sozial eta jostagarri moduan
dantzatzen jarraitu zela protokolozko testuinguruetatik kanpo ere. Ideia
bat egin dezazuen, urte batzuk lehenago, Arrate egunaren arratsalean 12-14
soka-dantza edo aurresku egiten ziren, kuadrilla bakoitzak berea egin nahi
izaten baitzuen eta horixe izaten zen erromeriaren muina.

Bigaren kontua gramolarena da. Badakigu garai horretako erromeria askotan
hasi zirela gramola eta gramofonoak erabiltzen, eta hor musikari
"profesionalekin" talka gertatu zela, baina ez dira argazkietan asko
agertzen, eta hau oso argia da.

Eskerrikasko Sarasuatarrei beraz opari eder honengatik.

oier.

2017-01-26 11:31 GMT+01:00 Asier Sarasua <[email protected]>:

> Birraitxitxa eta birramana (Pablo Sarasua eta Gregoria Gisasola), euren
> anai-arreba eta koƱatuekin, Usartzan.
>
> Kuriosua. Familixa ospakizunen bat. 40-50 urte inguruko 12 lagunek
> gramolia hartu, eta Usartzara dantzara.
> Ez dakit ze ospakizun izango dan.
>
> Atzian Akondia ingurua ikusten da. Pinurik ez, ira-sailak goittik behera,
> seguru asko.
> Usartzako zuhaitzak be, sartu barri; gaur egun han darenak izango dira,
> seguru asko (holan bada, 80-85 urte inguru dakez).
>
> a.
>
>
>
>
> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
> urtarrila 26 10:46):
>
>>
>> Asier Sarasuak pasatu digu Gisasola-Sarasatuarren familia-ospakizun baten
>> argazki sorta polit hau. Aurreskua eta soltean dantzan ageri dira
>> "organistanekuak" Usartzen, 1932an, gramola baten doinura:
>>
>> https://dantzan.eus/kidea/kezka/aurresku-bat-usartzan-1932an
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to