Coloseo txartela etara dau udalak. http://www.eibar.eus/
eu/albisteak/coliseoaren-laguna-deskontu-txartela-eskuragai
Ikusi nebanian pozez hartu neban, bazan lordua! Baina dana irakurrittakuan
oso desegokixa begittandu jatan. 20 euro balio dau txartelak eta %30eko
deskontua daka ikuskizunetan, baina oreziua 5 euriotik gorakua danian.

Beraz, ziñian ez, umiendako ikuskizunetan be ez. Parra urtetzeko ikuskizun
guztietara juan bihar. Hil honetan, uste dot bakarra daguala deskontuduna 8
€ko bat dago, bestiak 5ekuak dira eta. Ez da ganoria.

Donostia Kultura bazkide txartela DUAN da! Eta ikuskizun kopurua askoz
handiagoa da!
http://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=69&id=957&Itemid=109&lang=eu
Egia da deskontua %10 dala, baiña duan izanda, askoz hobeto! Gaiñera,
gipuzkuarra izanda be etara leike. Nik egin bihar dot!

Hori bai, bixak ala bixak dake Kutxabankeko komisiñua! Hori bai
lotsagarrixa eta 0,90 sarrerako irabazi Kutxabankek ezer ez egittiagaittik!
Lapurrak!

Ermuan, adibidez, kulturetxian erosi leikez zuzenian sarrerak, iñungo
komisiñorik pagau barik edozelango bankuri! Hori bai!

leire n, kultureta izan nahixan
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to