Ez dot uste autobus geltokia beharrezkoa denik.
Serafin
29/11/2016 8:20(e)an, Mikel Larreategi igorleak idatzi zuen:
Azken asteotan herriko prentsa eta irratian irakurri eta entzun dugu
parte-hartze prozesu bat hasi behar duela udalak autobus geltokia dela
eta.
Berehala hasi dira guztiak gauzak esaten: EHBildu partehartze prozesua
berak aurkeztutako emendakin batengatik izan dela [1], EAJk bere
proposamena plazaratu zuen [2] eta PSEk EAJren kontra egin zuen bere
proposamenarekin parte-hartze prozesua "kontaminatzen" zuela esanez
eta aldi berean hori egiten zeudela euren proposamena zein zen
erakutsiz (WTF):
[1]
http://cadenaser.com/emisora/2016/11/14/radio_eibar/1479107774_582770.html
[2]
http://cadenaser.com/emisora/2016/11/22/radio_eibar/1479800455_341751.html
[3]
http://cadenaser.com/emisora/2016/11/25/radio_eibar/1480076806_258648.html
Nere galdera da: ezin gara egon 4 urte obra faraoniko bat proposatu
gabe? Denok dakigu zer gertatzen den Eibarren obra faraonikoekin, eta
ez badakigu hemerotekari begirada bat eman diezaiokegu, adibidez:
- Errebal 1: bota aurretik egon zen "jaleoa"
- Errebal 2: bota ondoren egon zen "jaleoa"
- Ospittala 1: terrenoen kontaminazioaren eta salmentaren inguruko
"jaleoa"
- Ospittala 2: eraikitzen hasi eta inork ikusi ez zituen (!!)
Iberdrolaren kable batzuen "jaleoa"
- Errebal 3: zulatzen hasi eta tuberiak berriz aldatzen hasi behar
izatearen "jaleoa".
Azkenaldian bi obra "handi" egin dira Eibarren beren epeetan
bukatutakoak, biak iniziatiba pribatukoak (nolabait esateko):
Mercadona eta Ipurua Futbol Zelaia. Bigarrenaren kasuan gainera obra
zehaztutako epea baino bi hilabete (!!) lehenago bukatu da.
Daukagun historialarekin, benetan beste milioikada bat gastatu behar
dugu autobus geltokiarekin ez dakit zer egiten? Benetan? Orain dela
urtebete inguru Lurraldebusen lineak aldatu egin ziren eta
Donostiarako autobusak ez dira jada autobus geltokitik irteten. Hor
autobus geltokiaren erabileraren adibide bat.
Mikel
--
Mikel Larreategi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.