Ongi etorri Enrike.
Serafin

04/11/2016 10:37(e)an, Luistxo Fernandez igorleak idatzi zuen:

Harpidedun berria daukagu, honela aurkeztu du bere burua:

"Enrike izenez, Eibarko Sosola dut bizitoki eta bizibide. 67an jaioa, 16Hako baserri honek harrapatu ninduen txikitatik. Biologia Ikasketak amaitu eta etxaldean sartu nintzen burubelarri. Gaur egun ardi-gaztaia eta ogia egitetik bizi naiz Aizpea, Uxue eta Manex-ekin batera. Umetan ixila nintzela-ta larri ziren gurasoak: mutua ote ? Halako baten, Josek, aittajaunak haserre sententzia bota zuen arte : "lagaixozue bakian, esagoitxu esan biharrekuak berak nahi dabenian". Orain berriz, esatekoak entzuteko etxebueltan inor ez-eta, BLOG-a behar."

---

Eibar.org-eko partaide egin eta bloga irekitzeko gogoa ere azaldu du Enrikek, eta laster bideratuko diogu hori.

Enrikeren e-posta<[email protected] <mailto:[email protected]>> da, eta dirudienez "Sosola Baserria" eran agertu daiteke bidaltzaile gisa zuen postontzietan. Baina nonbait baserri osoaren izenean, Enrike izango da bidaltzailea.

Ongi etorri, Enrike, eta parte-hartzeko badakizu, [email protected] <mailto:[email protected]> helbidera idatzi.

Luistxo (Arrateko Amaren izenean, zuen zaindari onena)



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to