Asierrek:
Iñungo pista barik, baina zeozer esatekotan, Barrenkalia esango neuke.
Nahixagoko neuke Arraindikalia izatia, baina nik dakidala, ez dago
Arraindikaleko erretratorik. Ustez, behintzat, Arraindikalia estuagua
ei zan (eta Ospittaleko ziharra estuagua eta txikixagua).

Oin dala urte batzuk Arraindikaleko erretratoren baten bila ibili
nitzan, baina ez neban ezer lortu. Arraindikalekuen bazkarixa be
eitten zeben oin dala gitxira arte (Arraindikalian jaixotakuen arteko
bazkarixa).

Oier, Arraindikalia dala enteratzen bahaiz, abixaidak, mesedez;)
Mikel Lizarraldek argittu dau: Barrenkalia da, 1900ian, eta erretratua Kajoitxuna da.

Hain zuzen be! Ez dot ezer esan, baiña nere esperantzia irudixa Arraindikalekua izatekua zan. Ni be konturatu naiz ez dagozela horko argazkirik (imajinatzen dot kale pobriak izango zirala, jauregi eta zera espektakularrik bakuak), eta albiste haundixa izango litzake horko irudi bat. Erretratorik ez badago be grabaua, marrazkixa, kuadrua... Enekok Birjiñapekua topau daben modura.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to