Hasi da martxan Jon Etxaberen bloga http://eibar.org/blogak/etxabe
Instrukzio batzuekin atzo egon nintzen berarekin... Arazo dexente topatu genuen (tartean, instrukzioak ezin izan nituela papepean inprimatuta eroan), Jon bere 83 urteekin, eta Luistxo irakasle, nik daukadan fama txarrarekin... Baina biharamunean, albiste / blog-sarrera argitalpenarekin jarraitu du Jonek, eta nik uste dut, beste buelta pare batekin, blogaren kontrola laster izango duela bere eskuetan. Oraingoz, pentsakizunen bildumak ari da argitaratzen. Gai batzuen inguruko aforismo, anotazioak... Interesgarria oso. Animo Jon!
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
