Paa dan barixakuan Betinok jo zeban Eibarren. Koliseua goraiño beteta. Espektakulo edarra izan zan, ahots falta haundixa igarri bagentsan be.
Kontu batzuek harrittu ninduen. Blogeratzeko baiño gehixago, hamen komentatzeko. Alde batetik, publikuan edadia. Gertuago zeguan Benitoren edadetik geuretik baiño. Gazte gitxi. Normala be izan leike, baiña berrogei buletan dabizen gitxi ikusi neban eta rarua egin jatan. Gero, jende motia. Sekula ez neban pentsauko halako asko euskal musiko baten kontzertura juango ziranik. Eta ez dago txarto, *mainstream* bihurtu bihar bada zeozer edo baten bat, izan deilla euskalduna eta euskeraz. Eibarren hori oso-oso biharrezkua da! Eta jakiña, hori bada ona, baina ondorixo txarrak be badittu! Erderaz barra-barra! Iñoiz ez neban pentsatuko hainbeste erdera entzungo nebanik Benitoren kontzertu baten! zuek be sensaziño hori dakazue? leire n
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
