Oier, zelako ezustea niretzat ere. Gaurko egunak ekari didan irribarretxoa
eta bizipoz izpia.

2016-04-25 18:41 GMT+02:00 Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]>:

> Jon Etxabek:
>
>> Oier Gorosabelentzat:Irakurri nian hire aipamen bat nitaz. Aldrebestxo bat
>> nauk internet mundu honetan, eta galdu nian mezu hura, eta azken
>> hiremezuarekin helbidea eskuratu.. Batez ere ezagutzen haut Azpimarratik,
>> extraterrestea ez, lurtarrena hintzen, pena hartu nian alde egin huenean.
>>
> Lantzian behiñ agertzen naiz ondiok, baiña osasungintzakin lotutako
> gauzekin bakarrik. Nik be penia hartu neban, oso ondo pasatzen neban nere
> purrustadak botatzen, baiña jode, biharrian arratsalde osua galtzen neban
> horrekin eta lujo larregi zan hori.
>
>> Hire aipamen bat ere huen Kalamuako Parlamentuari buruzko zerbait.
>> Aspaldiko garai batera eraman ninduan: gazteak ateratzen ziaten PORROT
>> izeneko aldizkari bat. Parte hartzen nian eta 88tik 92ra behintzat idatzi
>> nian, nire orrrialdearen izenburua huen "Kalamuako Parlamentuan", Halako
>> eta Urlia hituan uneko gaietaz hitz egiten zuten nire bi pertsonaiak.
>> Poztu
>> nauk Parlamentuan jarraiitzen duela nolabait.
>>
> Zer diñozu baiña??? Ez da izango???? ZEUK idazten zenduala Porroteko
> "Kalamuko Parlamentua"?????????? Jokuak horregaittik daka izen hori barren!
> =-O
>
> Kontu luzia da: 1988 ingurua izango zan, nik 17 bat urte edo. San Andres
> pasealekuko tugurioren baten Porroten ale bat erosi neban, eta zure sekziño
> horrek 2 motibongaittik harrittu ninduan: 1- Hika zalako (neretako gauza
> total ezezaguna zana), 2- Kalamuako Parlamentua izeneko leku horren
> lehelengo albistia izan zalako (etxian kontau zesten zer zan). Ondiok
> gordeta izango dot rebistiori. Hori dala eta, handik urte asssskora, 2001
> inguruan Matrallako Irratixa sortu genduanian (Pottoka Irratixan
> ondorengua-edo), debate saio bat egin genduanian izen hori ipiñi gentsan.
> Eta gero, jokua etaratzia pentsau genduanian be, izen hori proposau neban.
> Beraz, katia ez da eten, ez! Zelakuak dirazen gauzak gero! Jajaja.
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañaga
> http://www.abante.eus
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to