2016-03-12 10:19 GMT+01:00 Luistxo Fernandez <[email protected]>:
> (...) Baina lehenago, bere ordeagailuan oker teknikoren bat konpondu > beharko dugu. > > Lehengo batean esan bezala, Jon Etxabe ex-abadea eta ekintzailea da > > Bueno, hau da gertatzen dena Jon Etxaberen ordenagailuan: https://twitter.com/luistxo/status/709346544202465280 Windowse-eko eskritorioa, eta bertan dauden programen ikonoak eta itxura orokorra, kolore normalekin ikusten da. Baina programa bat zabaldu, dela Chrome nabigatzailea (Twitterreko irudian ikusten dena) edo Word idaztekoa, eta dena negatiboz agertzen zaio gizonari. Ikusi duzu Twitterreko horretan... ez bakarrik fondoak, argazkiak ere negatibizatuta, ikusi Leireren aurpegia bere blogeko irudikoa... Eta Word.en zerbait idaztekotan, ba "papera" beltza da, eta letrak zuri. Twitterreko erantzunetan hipotesi batzuk agertu zaizkit, baina ezin jakin egiazkoak diren, eta probatzeko modurik ere ez, Edo boluntario batek egiten du lan Jonen etxean bere ordenagailuaren gainean, edo Calbeton kaleko Infosec dendara eroateko gomendatu behar diogu. Bueno, ea feedbackik dagoen hemenik. Eskerrik asko. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
