Paralelismoa egokia izan daiteke, baina nik beste norabide batean erabiliko
nuke. Zabor ekoizpena gehiegizkoa dugunez, eta kaleak kontenedorez betetzea
ez zaigunez gustatzen, udalak (mankomunitateak kasu honetan) kontenedoreak
kentzea erabakitzen du. Zaborontziak etxetik gertu izan beharrean urruti
izango ditugu, bai errefuxari dagozkionak eta baita sailkatutako
edukiontziak ere, organikoa barne. Horixe da nire ustez aparkalekuen
kontuan Udala egiten ari dena.

Zaborrontzi gehiago eta etxetik gertu jartzea zaborren ekoizpena sustatzea
da? Ez, nire ustez ez. Akaso errefuxako zaborrontziak urritu litezke, baina
eguneroko martxan nahitaez beharrezkoak ditugunak (ontziak, organikoa eta
papera bereziki) ahalik eta gertuen jartzeak zaborra sailkatuta jaso eta
gure bizitza hobetzen lagunduko luke.

oier.

oier.

2016-02-25 16:20 GMT+01:00 Gari Araolaza <[email protected]>:

> Oier, ni ados nago zurekin (eta uste dot gehienok ados gaudela):
>
> 1- Eibarren aparkalekuen arazo handia dago.
>
> 2- Orokorrean ez dago kudeaketa onik. Partxeo eta partxeoak egiten dira
> soluziorik bideratu gabe.
>
> Baina 1. puntuarekin ados egonda eta errealista izanda, norberaren
> erantzukizuna eta kolaborazioa esnatu behar da, beti ere 2. puntuarekin
> kritiko mantenduta.
>
> Kotxe gabeko Eibar utopiko baten bidean (garraio publikoa, bizikletak,
> oinezkoentzako hiria eta abar.) ematen diren pausoen alde nago. Are
> gehiago, nik orain ez nuke ulertuko Errebalen 7 pisuko aparkaleku erraldoi
> bat eraikitzea planteatzea, nahiz eta aparkalekuen arazoan aurrerapen
> handia izango litzatekeen. Gainera segituan beteko litzateke kotxez eta
> jende gehiagok erabiliko luke kotxea.
>
> Antzeko adibide batekin, nik uste dut zaborren kontuan kudeaketa txarra
> egiten ari direla gure politikariak, baina horregatik ez dut 5.
> kontenedorea erabiltzen utziko.
>
> Gari
>
>
>
> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> otsailak 24 17:01):
>
>
>> Gari eta Eneko, aipatzen dituzuen kontuak onargarriak lirateke Eibarren
>> aparkamendu vs kotxe proportzioa txukun xamarra balitz, eta azken urteotako
>> joeran kaleko aparkamendu libreen kentze sistematikoa egin ez balitz. Baina
>> hori ez da egoera. Desoreka nabarmena dago eta aparkamenduak kentzen dira
>> ordezkorik jarri gabe.
>>
>> Ez dago nahikoa aparkaleku dauden kotxeentzat eta jendeak ezin du kotxea
>> plegatu eta etxera igo. Joan zaitezke Urkira eta saiatu aparkatzen
>> (autopista gaineko zubia ere beteta izaten da...), Amañakoentzat ospitala
>> eraikitzen ari diren orubea arnasgunea izan da urte batzuetan baina orain
>> hori ere ez, Legarren bizi bazara non demonio aparkatzen duzu? Ipuruan
>> aparkatzea zer litzateke Eroskiren parkinagatik ez balitz? Toribio
>> Etxeberria, San Juan, Kalbeton, Bidebarrieta.... kalean aparkalekua
>> aurkitzen ez badute hor bizi direnek, nora jo behar dute?
>>
>> Aparkamendu falta hori oso nabarmen ikusten da gauean. Gauez guztia dago
>> baimenduta (errepidea oztopatzen ez den bitartean), ze ez dago nahikoa
>> aparkaleku dauden kotxeentzat. Goizeko 2.00etan buelta bat eman Eibartik
>> eta aparkatzea debekatuta dagoen toki askotan topatzen dituzu kotxeak,
>> autobus geltokietan, marra horietan, baita espaloi gainean errenkadan
>> (Karmen kalean adibidez) ere,...
>>
>> Dagoen gabezia hori ez du konpontzen ez TAO-ak, ez Galiziako etorbideak.
>> Eibarko aparkaleku publikoen kopurua murrizten eta murrizten ari dira, eta
>> aspaldi gaude beharrezko diren aparkaleku minimoetatik oso azpitik.
>> Ez-ohiko ordutegietan dabiltzateneei sufrimendu handia eragiten die horrek.
>> Gauean berandu edo goizeko ordu txikietan lanetik itzuli eta egunez
>> debekatuta baina gauez baimenduta dagoen tokian aparkalekua dago, baina hor
>> aparkatuz gero kotxea goizeko 8.00etarako mugitu behar duzu, eta neke eta
>> logure, baina urrutiko kale ilunetaraino joan beharrak amorrua eta
>> sufrimendua eragiten du. Zenbait tokitan gauez aparkatu eta oinez joateak
>> beldurra eragiten duen modu berean, are gehiago emakumeen kasuan. Nik ez
>> naiz Galiziako etorbide horretara joan izan, baina Matsarian aparkatu izan
>> dut, eta goizeko 2.00etan negu beltzean ez da oinezko pasio gozagarritzat
>> jotzen dudan esperientzia. Osasuna neke eta stressez lepo lanetik etxera
>> zatozenean etxetik hurbil aparkatzea ere bada.
>>
>> oier.
>>
>>
>> 2016-02-24 15:59 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:
>>
>>> Hau izango da hari honetan idatziko dodan *azken mezua*. Baiña gauza
>>> batzuk be esan gura neukez
>>> *Gari:*
>>> Zeuretako galdera batzuk dittu, baiña lehenengua ez detsut egingo
>>> baiezkua dalako eta esandozunagaittik automobilla badakazula imajiñau dot):
>>> -Badakazu garajerik?
>>> -Egunero erabiltzen dozu autua?
>>>
>>> Garajerik izan ez eta autua egunero erabili ezian, egunero mobiizten
>>> dozu tokiz? ala zeuk be OKUPAU egitten dozu plaza bat?
>>>
>>> Mobimiento eternuan ibili bihar gara? Erabili ezian beste kale baten
>>> aparkau? Halan be, BETI okupatzen dogu leku bat, bera ez dan arren. Arazua
>>> handixagua! (keia, kontaminaziñua, gastua, zaratia,...)
>>>
>>> Zentruan bizi ei naiz, baina neuk be etxe merkia erosi neban. Neuri be
>>> ezinezkua egitten jata autua kargatzia garbigunera eruateko ordenadore
>>> zaharra eta tramankulu batzuk,...Kanpuan kanpotar moduan tratatzen nabe,
>>> eta TAOn bertakuendako lekuak dagoz.
>>>
>>> *Eneko:*
>>> Ez detsut nere bizitza esplikauko, ezta zenbat ibilñi bihar naizen
>>> biharrera etortzeko be. Esan dodan moduan Txontan begiratu eta *lekurik
>>> ez*, pasau jata!
>>> Ez da ibiltze kontu bat, ez da zelako karga daroian bakotxak aldian.
>>> Egoeriaren okertze itzela da. Dana batera egin bihar izatia, alternatiba
>>> imajinaziño bakuak jartzia,... Zergaittik ez dago baterian aparkatzia ixa
>>> iñun, egin zekianian?
>>>
>>> *Ane:*
>>> soldatiaren zati eder bat peajetan juango balejatzu, zeuk be egingo
>>> zeunke zeozer.
>>>
>>> leire n
>>>
>>> Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>> otsailak 19 18:53):
>>>
>>> Leire, etakitton bebai auto eta peajien inguruan? ;)
>>>> El 18/2/2016 8:52, "Eneko Astigarraga" <[email protected]>
>>>> escribió:
>>>>
>>>>> Leire, zure etxetik:
>>>>> - Anek dioen Txontako parkinera, 450 metro daude,* 6 minutu oinez* Ikus
>>>>> mapa, ibilibidea eta denbora kalkuloa
>>>>> <https://www.google.es/maps/dir/Txonta+Kalea,+14,+20600+Eibar,+Gipuzkoa/Bidebarrieta+Kalea,+46,+20600+Eibar,+Gipuzkoa/@43.185823,-2.4665835,16.93z/am=t/data=!4m13!4m12!1m5!1m1!1s0xd4e2a805a1f8ea5:0x2a53c478329c0cce!2m2!1d-2.4624918!2d43.1852377!1m5!1m1!1s0xd4e2a873cb4deff:0xef81b52e618077af!2m2!1d-2.4663348!2d43.1851015?hl=en>
>>>>> - Galiziako Pasealekuko toki urruti-urrutienenera, diozun Txontako
>>>>> errebueltara, 750 metro daude, *11 minuto oinez*. Ikus Mapa ibilbidea
>>>>> eta denbora kalkuloa
>>>>> <https://www.google.es/maps/dir/Bidebarrieta+Kalea,+46,+20600+Eibar,+Gipuzkoa/43.1817902,-2.4620179/@43.1841213,-2.4662065,17z/data=!3m1!4b1!4m9!4m8!1m5!1m1!1s0xd4e2a873cb4deff:0xef81b52e618077af!2m2!1d-2.4663348!2d43.1851015!1m0!3e2?hl=en>
>>>>> (nik normalean askoz lehenago aurkitzen dut lekua, lehen errebueltarako 
>>>>> hemen
>>>>> ggb
>>>>> <https://www.google.es/maps/dir/Bidebarrieta+Kalea,+46,+20600+Eibar,+Gipuzkoa/43.1853067,-2.4633981/@43.1841213,-2.4662065,17z/data=!4m14!4m13!1m10!1m1!1s0xd4e2a873cb4deff:0xef81b52e618077af!2m2!1d-2.4663348!2d43.1851015!3m4!1m2!1d-2.4633981!2d43.1853067!3s0xd4e2a80e7b0bc63:0xdce7a862f4431f!1m0!3e2?hl=en>,
>>>>> 350 metrotara,  *5 minutu oinez*
>>>>> - Jardinetako parkinera, Instituto gainean, 500 metro, eskilara
>>>>> mekanikoak eta* 8 bat minutu oinez* (Googlek,ez ditu ezagutzen) eta
>>>>> beheraka gutxiago,
>>>>> - Matsarixara 500 bat metro eta *7 bat minutu*
>>>>> eta abar
>>>>>
>>>>> Gure hiri gehienak kotxeak (ia) ez zeudenean daude planifikatuak eta
>>>>> eraikita. Ez daude kotxeentzat pentsatuta.
>>>>> Ez dut uste Untzagako plaza edo Txantxazelai berriro aparkalekua
>>>>> bihurtuko dutenik, ezta komeni ere. Kotxeak herri erdietatik ateratzea da
>>>>> joera,
>>>>> Bonus: egunero 5 - 10 minuto (inkluso gehiago) oinez ibiltzea
>>>>> osasungarri omen da.
>>>>>
>>>>> eneko
>>>>>
>>>>>
>>>>> 2016-02-18 8:07 GMT+01:00 Gari Araolaza <[email protected]>:
>>>>>
>>>>>> Leire,
>>>>>>
>>>>>> Ni bertakoa naiz, eta nahiago nuke TAO etxe aurrean edukiko banu.
>>>>>> Horixe pentsatzen neban ume txikixekin nenbilenean, kotxesilla, poltsak,
>>>>>> umeak...  eta orain ere horixe pentsatzen dot, beti trasteekin eta 
>>>>>> presaka
>>>>>> nabilelako.
>>>>>>
>>>>>> Kontua da zu gaueko 9-etan ailegatzen zarela eta Bidebarrieta aldean
>>>>>> itxuran ordu horretan ez dela toki asko egoten. Aldiz, ni Juan Gisasolan
>>>>>> bizi naiz eta gaueko 9-etan normalean lekuren bat beti egoten da. Are
>>>>>> gehiago ostegun (pintxopote) edo ostiraletan, poteatzen egon den jendeak
>>>>>> libratzen dituelako tokiak. Zenbat eta mugimendu gehiagoko lekua izan,
>>>>>> orduan eta errazagoa izaten da aparkatzea, eskubide berdinetan "kanpotar"
>>>>>> eta "bertakoentzat". Eta "kanpotarrek" zure eskubide berberak dituzte,
>>>>>> Leire. Zure "kanpotarrak" dira Amañako beste puntan bizi direnak, 
>>>>>> Ermukoak,
>>>>>> Elgoibarkoak eta plaentxiarrak, erdialdean etxea erosteko aukerarik ez 
>>>>>> eta
>>>>>> toki merkeagoetan erosi behar izan dutenak tartean.
>>>>>>
>>>>>> Aparkalekua baliabide urria da eta ezin dugu 4 egunez plaza bat
>>>>>> okupatuta eduki. Imajinazio pixka batekin aurkituko dozu soluzioren bat,
>>>>>> seguru.
>>>>>>
>>>>>> Bestalde, arraro egiten jata bezperan hurrengo goizeko 10-ak arte TAO
>>>>>> hori hartu ezina, baina ez dot ezagutzen nola dan TAO-aren norma zehatza.
>>>>>> Ea inbestigatzerik daukazun kontu hori nola dan.
>>>>>>
>>>>>> Gari
>>>>>>
>>>>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi
>>>>>> zuen (2016(e)ko otsailak 17 17:04):
>>>>>>
>>>>>> Beittu, Gari, gaixa larrixa da!
>>>>>>>
>>>>>>> TAO hori kanpotarrendako da. Atzo gabian, 9 etan, leku bat zeguan.
>>>>>>> Gaur 10etan hartu bihar neban autua eta pentsau neban igual tiketa 
>>>>>>> jarritta
>>>>>>> ahal nebala. BAiña ez, ez dau emoten. Kanpotarrak dake eskubide osua.
>>>>>>>
>>>>>>> Hara, 4 eguneta ez neban mobidu autua. Bai. BAiña egu hórretan
>>>>>>> Elgoibarrera juan nintzan, trenian. Beste egunetako baten, Arrasaterako
>>>>>>> asmua nekan, azkenian ez. Baiña asmua zan beste batekin juatia kotxian,
>>>>>>> bestian autua konpartitzia. Beraz, ze egin bihar dot, autua hartu 
>>>>>>> garraio
>>>>>>> publikua erabili biharrian?
>>>>>>>
>>>>>>> Erabiltzen ez dodan egunetan, etxera igo bihar dot automobilla ala
>>>>>>> zer? Zein da irtenbidia? Ointxe momentuan kotxia ez da kapritxua. Romon,
>>>>>>> Getxon bihar eginda garraio publikua ezinezkua da, batez be egun 
>>>>>>> batzuetan
>>>>>>> berandu amaitzen dodalako eta ez dagualako!
>>>>>>>
>>>>>>> Nere peorako kotxiak 10 bat inguru izango dira, asko jota eta udalak
>>>>>>> 50 baino gehixago kendu dittu Bidebarrieta-Urkusua-Errebal inguruan. Oin
>>>>>>> zer? Atzo ixan negarrez ibili nintzan, 10 ordu biharrian, bi ordu 
>>>>>>> autuan,
>>>>>>> erdi gaixorik, eta bueltaka aparkau ezinda! Ez dakizu zer dan hori!
>>>>>>>
>>>>>>> BAtzuetan ezin da lekutan aparkau. Aurreko baten gabeko 10eta
>>>>>>> aillegau eta 8,30etan atzera be hartu bihar nebalako kotxia!
>>>>>>>
>>>>>>> Zihaztuko dot nire aparkatzeko eremua: Katukaletik, karmelitetara;
>>>>>>> BArakaldo zati bat, Urkusua, Grabadores, Errebal, San Agustin. Ez da
>>>>>>> laburra, ezta? Ba, zoratzekoa da.
>>>>>>>
>>>>>>> Kotxia erosi nebanian inork ez zestan exigidu garajerik eukitzia.
>>>>>>> Ezin dot gaiñera. Zer egin, lanei uko egin eta Karitasera eskatzera juan
>>>>>>> kalian lekua okupatzen dableako autuak?
>>>>>>>
>>>>>>> Zer?
>>>>>>>
>>>>>>> Ez esan mesedez, GAliziako etorbide horretan aparkatzeko! Aurreko
>>>>>>> baten ixa TXontako kurban baiño ez zeguan lekurik eta!
>>>>>>>
>>>>>>> Leire n
>>>>>>>
>>>>>>> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>>>>>> otsailak 16 08:02):
>>>>>>>
>>>>>>> Sentitzen dot Leire. Badakit ze inpotentzia eta amorrua sentitzen
>>>>>>>> dan. Neri ere 1995ean kotxe berria erosi eta hurrengo gauean Ondarruko
>>>>>>>> jaietan retrobisorea apurtu zidaten eta oraindik orduko amorrua 
>>>>>>>> sentitzen
>>>>>>>> dot. Pentsatu, 20 urte pasa ondoren! Handik hilabete batzuetara kotxeko
>>>>>>>> antena lapurtu zidaten eta hori ere akorduan daukat oraindik.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Zuk esandakoaz nere ondorioak:
>>>>>>>>
>>>>>>>> Batetik, Errebalen aparkatzeak ez dizu kotxean lapurreta egitea
>>>>>>>> oztopatu. Nik esango nuke okerrago gainera, jende gehiago pasatzen 
>>>>>>>> delako
>>>>>>>> Errebaletik eta zure kotxea kontrolatzen ibili badira (esan duzu seguru
>>>>>>>> horrela izan dela), ba errazago Errebalen, ezta?
>>>>>>>>
>>>>>>>> Bestetik Errebal bezalako erdialdeko kale batean kotxea 4 egun
>>>>>>>> aparkatu ez dezazun, TAO jarriko dute, eta ni horrelako erabakiarekin 
>>>>>>>> ados
>>>>>>>> nago. Zuk kontatutako kasuarekin oso onuragarria ikusten dot TAO 
>>>>>>>> jartzea.
>>>>>>>> Aparkaleku ona aurkitzeak dudarik gabe onurak ditu bertan bizi 
>>>>>>>> direnentzat
>>>>>>>> (erosketak deskargatzeko, pertsona nagusiak eramateko, asteburuko 
>>>>>>>> maletak
>>>>>>>> deskargatzeko eta abar) eta baita kotxez kanpotik etortzen direnentzat
>>>>>>>> (telebista konpontzera ekartzen badot Eibarrera, psikologoarengana
>>>>>>>> natorrela ordubeterako, pianoko klasera natorrela San Agustinera edo
>>>>>>>> larunbaterako oilaskoak enkargatzera Txiokara). Baina kotxea 4 egunez 
>>>>>>>> toki
>>>>>>>> berdinean aparkatuta edukitzean beste guzti horiek ez daukate aukera 
>>>>>>>> hori,
>>>>>>>> zuk lekua okupatuta daukazulako.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Esaidazu, zure pegoran bakarrik dauden kotxeekin, pentsatu denok
>>>>>>>> tokia hartu eta 4 egunetarako aparkatzen duzuela. Ez duzu uste Txomoko
>>>>>>>> parkinetik Aurrera arterako zati osoa okupatuko zenutela zure 
>>>>>>>> pegorakoekin
>>>>>>>> bakarrik? Konturatzen zara nolako toki eskasia dagoen, eta eskasia 
>>>>>>>> dagoela
>>>>>>>> gu garelako toki hori betetzen dugunak, eta ez "besteak"?
>>>>>>>>
>>>>>>>> Hori da Everesten jende asko joaten dela kexatzen direnak bezala,
>>>>>>>> hara joan ondoren, noski! Ba, jende gehiegi baldin badago, ez zaitez 
>>>>>>>> joan
>>>>>>>> eta horrela bat gutxiago!
>>>>>>>>
>>>>>>>> Gari
>>>>>>>>
>>>>>>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi
>>>>>>>> zuen (2016(e)ko otsailak 15 23:39):
>>>>>>>>
>>>>>>>>> Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giñanian Galizia
>>>>>>>>> hiribidian aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua
>>>>>>>>> emoten zestala, Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko
>>>>>>>>> linpaparabrisasa falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin 
>>>>>>>>> destela,
>>>>>>>>> baina ez, kenduta zeguan.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian
>>>>>>>>> egon da, eta seguru kontrolatzen ibili dirala.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Zelako higoina, benetan!
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> leire n
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>>
>>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> _______________________________________________
>>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>>> [email protected]
>>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>>
>>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>> [email protected]
>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>
>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>> Eneko Astigarraga
>>>>> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
>>>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>>>> E-20600-EIBAR
>>>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> [email protected]
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to