Leire erosi motorra ;)

Bromak aparte, txonta leku ona da. Beti dau lekua, gertu dakazu, ta argixa
dau.
Hori bai, lapurketiana edonun...

Oin gure zonan, urkizu, kotxiak edonun ikusi leikez: espaloietan,
isletetan... Errebal eta zentroko itxieria dala ta.
El 16/2/2016 8:02, "Gari Araolaza" <[email protected]> escribió:

> Sentitzen dot Leire. Badakit ze inpotentzia eta amorrua sentitzen dan.
> Neri ere 1995ean kotxe berria erosi eta hurrengo gauean Ondarruko jaietan
> retrobisorea apurtu zidaten eta oraindik orduko amorrua sentitzen dot.
> Pentsatu, 20 urte pasa ondoren! Handik hilabete batzuetara kotxeko antena
> lapurtu zidaten eta hori ere akorduan daukat oraindik.
>
> Zuk esandakoaz nere ondorioak:
>
> Batetik, Errebalen aparkatzeak ez dizu kotxean lapurreta egitea oztopatu.
> Nik esango nuke okerrago gainera, jende gehiago pasatzen delako Errebaletik
> eta zure kotxea kontrolatzen ibili badira (esan duzu seguru horrela izan
> dela), ba errazago Errebalen, ezta?
>
> Bestetik Errebal bezalako erdialdeko kale batean kotxea 4 egun aparkatu ez
> dezazun, TAO jarriko dute, eta ni horrelako erabakiarekin ados nago. Zuk
> kontatutako kasuarekin oso onuragarria ikusten dot TAO jartzea. Aparkaleku
> ona aurkitzeak dudarik gabe onurak ditu bertan bizi direnentzat (erosketak
> deskargatzeko, pertsona nagusiak eramateko, asteburuko maletak
> deskargatzeko eta abar) eta baita kotxez kanpotik etortzen direnentzat
> (telebista konpontzera ekartzen badot Eibarrera, psikologoarengana
> natorrela ordubeterako, pianoko klasera natorrela San Agustinera edo
> larunbaterako oilaskoak enkargatzera Txiokara). Baina kotxea 4 egunez toki
> berdinean aparkatuta edukitzean beste guzti horiek ez daukate aukera hori,
> zuk lekua okupatuta daukazulako.
>
> Esaidazu, zure pegoran bakarrik dauden kotxeekin, pentsatu denok tokia
> hartu eta 4 egunetarako aparkatzen duzuela. Ez duzu uste Txomoko parkinetik
> Aurrera arterako zati osoa okupatuko zenutela zure pegorakoekin bakarrik?
> Konturatzen zara nolako toki eskasia dagoen, eta eskasia dagoela gu
> garelako toki hori betetzen dugunak, eta ez "besteak"?
>
> Hori da Everesten jende asko joaten dela kexatzen direnak bezala, hara
> joan ondoren, noski! Ba, jende gehiegi baldin badago, ez zaitez joan eta
> horrela bat gutxiago!
>
> Gari
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko otsailak 15 23:39):
>
>> Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giñanian Galizia hiribidian
>> aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua emoten zestala,
>> Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako.
>>
>> Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko
>> linpaparabrisasa falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin destela,
>> baina ez, kenduta zeguan.
>>
>> Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian egon da,
>> eta seguru kontrolatzen ibili dirala.
>>
>> Zelako higoina, benetan!
>>
>> leire n
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to