Aupa, lagunok! Ikusten dozue, ointxe gau automoblistikuak kezkatzen nabe! Kontua da egunero juan-etorrixan gabizenon poltsikuak hustutzen deskula peajiak, ondoko probintziara egindakua dalako. Hainbesteraiñokua da dirutzia ixa hoptekia beste pagatzen dodala peajia!
Nik uste dot, Eibarrek dakan situaziño geografikuakin zihero injustua da autopista bera izanda baremo bi egotia. Taifen erreiñuak dira diputaziñuak! Firmak batzen dabiz Durangaldeko biztanle batzuk. Nik siñatu dot eta zeuek be aukeria dakazue bertan https://www.change.org/p/no-m%C3%A1s-subidas-en-los-peajes-de-durangaldea-ap-8-libre-durangaldeko-bidesarietan-igoera-gehiagorik-ez Honen harira Berrian Iñaki Petxarromanek artikulo edarra idatzi eban pasa dan hillian: http://www.berria.eus/paperekoa/1938/008/001/2016-01-24/kanpokoa_erraztu_barrukoa_zigortu.htm?utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_term=63&utm_campaign=63 Taifen erreiñuaz be idatzi neban neuk peajia igo aurretik! (Parkatu auto bonbua!) http://eibar.org/blogak/leire/nazio-foraleko-migratzailea-naiz Bo, ia lortzen dan zeozer. Kontua da erabagixa globalagua izan biharko litzakela. Bildur naiz ez ete dan bizkaittarrendako neurriren bat jarriko eta erdixan geratzen garanondako pikutara bialdu! Enfin, Petxarromanek diñuanez, eustopistiak ez dau balkio barruko kohexiñua egitteko, atzera be kanpolarrosa izan eta kosmopaletismorako joeria indartzeko! Ale, edarrok, ondo hasi Garizumia XD leire n, penitentzixa egiten
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
