Anonymousek El Corte Ingleseko diruen fitxategietara sartzea lortu du, ulertzen dudanagatik patrozinio eta propaganda kontuetan gastatzen dituzten diruen datubasea da oraingoz publikatu dutena.
Hor kontu itxuran zikin asko azaltzen dira, zenbat eman dieten kazetariei, zenbat elizari eta abar. Hurrengo egunotan medio batzuetan laburtuko digute ziurrenez. Beste hainbat mediotan ez dut espero asko azalduko denik, El Corte Inglesak ondo lotuta omen dituzte eta. Eibarko kontuak begiratzea iruditu zait, eta hara! Hortxe daude Eibarko patrozinioen datuak! Hemen sartu, eta "eibar" hitza bilatu besterik ez duzue, ikusteko zeri ematen dioten dirua: https://filtrala.org/cuentas-corteingles/#cuentas-todo Deigarriak adibidez: 5º Aniversario - Comida con la prensa - 610 Euro 5º Aniversario - Detalle boligrafos a toda la prensa - 289 Euro Baina beste diru asko kirol ekitaldientzat, gurutze gorria, Eibar KE, kortometrajeen jaialdia, Eta kitto, Korrika, Herri kirolak, Lambretta kluba, GKEak eta abar. Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
