Guztiz ados, Oier!
Gero eta leku gitxiago dagoz aparkatzeko eta autuan haundixaguak dira,
gaiñera.

Oin, TAO jartzen badabe Bidebarrixetan ez dakit zer egingo dogun bertako
biztanliak, Ipuruako Eroskira juan?

leire n

Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urtarrilak 21 10:43):

> Iruditzen zait aparkamenduaren inguruan Udaletik sartu nahi izan diguten
> ziria irentsita zabiltzatela hemen gehienok. Hau da, diskurtso ofiziala da
> kotxe gehiegi dago, Eibarren ez dago tokirik bakoitzak bere kotxea izan eta
> kalean aparkatzeko, etxepean aparkatu nahi dugu denok, eta bla, bla, bla...
> Nik ostera uste dut hori guztia Eibarren urbanismo mailan hartu den
> estrategiaren ondorio dela. Urteak dira Eibarren aparkaleku libreen aurkako
> erabakiak hartzen ari direla, garajeak eta ordainpeko parkinak bultzatuz.
> Errepasatu mentalki zenbat parkin publiko, dohaineko eta libre izan diren
> Eibarren eta nola joan diren desagertzen: Untzaga plazan (torrearen aldean)
> kotxeak aparkatzen ziren bere garaian, Txantxazelai parking erraldoi bat
> zen, Ardantzan aparkatu zitekeen, Ego-gainen, Paseo San Andresen,
> Mendiguren y Zarrauan parkina egon da tarte batean hori ere desagertu da...
> Peatonalizazioekin, karga-deskargen eremuekin, zabor kontenedoreekin,
> espaloi zabalekin (norbaitek esplikatu dezake zergatik Calbetonen alde
> batean metro eskas bat espaloia dagoen eta bestean 5-6 metro??), eraiki
> diren orubeekin,... Aparkatzeko tokiak desagertzen joan dira, eta errebal
> desagertuta ordezko apurrak ordainpekoak dira: bi parkin estali (txantxa
> zelai eta txomo) eta garajeak. Horiek ez dute dagoen beharra asetzen (
> 13000 kotxe eta 7000 garaje daudela aipatzen da hemen:
> http://goo.gl/wORaxk ).
>
> Nik urteak daramatzat lantokira oinez etortzen eta kotxea aste barruan
> tarteka bakarrik hartu behar izateko zortea dut. Baina ez zait egokia
> iruditzen kotxe erabiltzaileez oro har egiten den gaitzespena. Ziur asko
> garraio publikoarekin moldatu litezkeela, baina beste asko eta askorentzat
> garraio publikoa ez da soluzioa, edo hori erabiltzeak faktura handia
> ordainariko lieke. Ibilbideak, ordutegiak ez bat etortzea, gaur hara eta
> bihar bestera joan behar izatea, traste askorekin ibili behar izatea
> (zenbat gurasok daramate umeen silla kotxean lanetik irteterakoan umea
> jasotzera joateko, e.a.), presaka ibili behar izatea (umea eskolara bidali
> ondoren lanera ya berandu bagoaz, autobusan zain geratuz gero akabo...),...
> mila arrazoik behartzen du jendea kotxez ibili behar izatera. Uste dut ezin
> ditugula kotxezaleak (erabiltzaile zentzuan) denak alper eta egoista moduan
> epaitu. Askok eta askok beharrezkoa dute kotxea, eta etxetik ahalik eta
> gertuen aparkatu ahal izatea eskubidezko eskaria dela iruditzen zait.
>
> Horrez gain, Eibarrek ekonomikoki duen noraez horretan aparkamenduen
> gestioa negargarria iruditzen zait. Eibar zerbitzu eta komertzio gune
> bezala indartzeko asmoa agertu da maiz, baina aparkatzea odisea bat bada ez
> duzu jendea erakartzen, uxatu baino. Eibarrera etorri daitekeen jendea
> inguruko herri txikietatik etorriko da: ermua, elgoibar, soraluze, elgeta,
> markina, mendaro, deba, mutriku, ondarru, mallabia, berriz,... Garraio
> publikoaren diskurtsoa oso polita da, baina oraindik hainbat linea eta
> ordutegitan ez da erosoa, eta are gutxiago erosketa edo enkargutara bazoaz
> (mikroondasa konpontzera nor doa autobusean?) edo handikap fisikoak
> badituzu (ez dago inbalidoa izan beharrik, pisuarekin ibiltzeko zailtasunak
> izatea nahikoa da!). Askok erosotasun hutsagatik egiten duela? Bai, ziur
> baietz, eta horregatik nahiago dute beste edozein tokira joan, urrutiago
> izan arren erosoago gertatzen zaielako. Beraz....
>
> Erabaki politikoa izan da estrategia hau, gezurra da Eibarren "berez" ez
> dagoela tokirik. Lehentasun kontua da. Herri erdian parking libreak
> sustatzea lehentasuna izan balitz egin den urbanizazio erreforma bakoitzean
> hori kontuan hartuko zen eta aparkalekuak suntsitu beharrean eskaintza
> handituko zen. Baina hori garajeak saltzearen interesaren aurka doa.
>
> oier.
>
> 2016-01-21 9:54 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:
>
>> Euskara irakaslea naizen aldetin irakumenaren ulermenean, suspentso,
>> Mikel. nik ez dot eskatu etxepian aparkatzia. Aparkalekuak kenduta etxepian
>> beste lekuetan be kentzen dira, jentian nunun aparkau bihar dabelako.
>> Egun batzuetarako aparkauta laga bihar badot, ez dot gustoko toki
>> ezkutuetan aparkatzia, esan dodan moduan.
>> Dirurua da arazua. Gustora izango neuke parkina, baina gasolinia,
>> autopistia eta abarrak diru larregi! Eta lehenengo mezuan idatzi neban
>> goiko guztia, horregaittik emon detsut suspensua!
>>
>> leire n
>>
>> Mikel Lizarralde <[email protected]> erabiltzaileak hau idatzi
>> zuen (2016(e)ko urtarrilak 21, osteguna):
>>
>> Leire, soluziño askorik ez dago:
>>>
>>> - Eibarren kotxe larregi dago eta aparkatzeko toki gutxi. Etxepean
>>> aparkatzea Eibarren ezinezkoa da.
>>> - Galizia pasealekura joan zuzenean, denbora aurreztuko duzu
>>> - Jakinda obrak aldi baterako direla, alokatu aparkaleku bat, Txomo
>>> bertan daukazu, adibidez
>>>
>>> M.
>>>
>>> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko urtarrilak 20 17:19):
>>>
>>>> Ai, Gari! Garraio publikuan juan-etorrixa egin ahal izango baneu... Edo
>>>> hurrago bihar egin...
>>>>
>>>> Baiña zuek kanpokuakin geratu zarie! Obrak diran bittartian soluziño
>>>> bat guna neuke, millaka buelta emon barik!
>>>>
>>>> leire n
>>>>
>>>>
>>>> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>>> urtarrilak 20 17:12):
>>>>
>>>>
>>>>> Ni harrituta naukana da Leire erakusten hasi den
>>>>> aktibismo-pro-automobilistikoa. Garraio publikoaren defendatzaile 
>>>>> sutsutzat
>>>>> neukan eta orain lanerako kotxea hartu behar izan duenean ez zaigu
>>>>> ba aparkaleku reklamazioetan hasi?  ;-)
>>>>>
>>>>> Gari
>>>>>
>>>>> Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi
>>>>> zuen (2016(e)ko urtarrilak 20 16:11):
>>>>>
>>>>>> Leirek:
>>>>>>
>>>>>>> Ondotxo dakitt ze gatxa dan etxepian aparkatzia! Abuztuan baiño ezin!
>>>>>>>
>>>>>> Oh yeah!
>>>>>>
>>>>>> Hamen Lekittoko diasporan, justo kontrakua da ba: biharretik bueltan
>>>>>> eta, agostuan, "Jesus Krixtek ezpartina galdu züzün lekhüan" aparkatu 
>>>>>> bihar.
>>>>>>
>>>>>> Pelikula amerikanuen modura nahiko genduke danok, baiña.... (herriko
>>>>>> zentro-zentrora juan eta ttak! aurrezki kutxa parian aparkau, jaitsi eta
>>>>>> eginbiharrekuak egin -kotxiari giltzak kendu biharrik barik gaiñera-).
>>>>>> Ezetz?
>>>>>>
>>>>>> --
>>>>>> ***
>>>>>> Oier Gorosabel Larrañaga
>>>>>> http://www.abante.eus
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>> [email protected]
>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>
>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> [email protected]
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> [email protected]
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to